Menu

Myriam Perez Cazabon

Dantza garaikidea

Oiartzunen jaioa (1981), baina Irun duelarik bizitoki, dantzan lehen hurratsak Donostia eta Irun artean ematen ditu. Dantza garaikideko goi-mailako ikasketak Rotterdameko CODARTSen burutzen ditu. Dantzaren alorrean sorkuntza, interpretazioa eta irakaskuntza uztartzen ditu 2004 ezkeroztik. Honela, konpainia, koreografo eta disziplina desberdinetako artistekin elkarlanean aritzen da, hala nola, Ai Do Project-Iker Arrue Dantza Konpainiarekin, Hika Antzerki Taldearekin, Kukai Dantza Konpainiarekin, Maite Arroitajauregi-Mursego musikariarekin, Victor Iriarte ikus-entzunezko artistarekin, Larraitz Torres eta Eva Villar disziplina anitzetako artistekin, Nagore Legarreta argazkilariarekin, besteak beste.

Norebere interesak azaleratzeko eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta, bere konpainia pertsonala sortzen du 2016 urtean, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren babesari eta elkarlanari esker. Dantzaren birtuosismotik haratago, keinu txikien ezkutuko handitasuna eta mugimendu delikatuen sendotasuna bezalako ezaugarriak azpimarratzen ditu bere lanetan. Mugimendua pertsonaren izatearen egoera desberdinen filtro bihurtuta, emozioen zirrikituen islada bezela ulertzen du dantza, bere koreografiak poetikotasun guztiz pertsonal batez jantziz. Ibilbide honetan “HUTSUNEA” (2017), “NERE AZALEAN ARROTZ|extraña en mi piel” (2017,Euskadiko Antzoki Sareak gomendaturiko pieza) eta “MUTU” (2018) piezak estrenatu ditu.

Vimeo: myriamperezcazabon
Facebook: myriam.perezcazabon
Istagram: myriamperezcazabon