Menu

2016 Ekainak 4

DONOSTIA / KONTADORES

4. EKITALDIA  > KATAPULTA TOUR  20/0000 ZIRKUITOA  
Kontzertua: DELAFE + NOTHING BOX
Tokia: Kontadores Gazte Zentroa (Pasajes San Pedro etorbidea 13- Bidebieta) (Donostia)
Ordua: 21.00etan.
Sarrerak erosteko: bibe

DELAFE
Hamarkada batez baino gehiagoz Delafé y Las Flores Azules taldearekin jo ondoren La fuerza irresistible lana aurkeztu du Delafék (Óscar D’Aniello), haren musika-proiektu berriaren lehen diskoa, alegia. Lan hori hainbat hilabetez landu du haren aliatu Dani Acedorekin batera, eta El Puerto de Santa María udalerrian produzitu eta grabatu du Paco Locorekin; horren ostean, baina, New Yorken nahastu du Grammy bat irabazitako Tim Lathamekin, zeinak artista ezagunekin lan egin duen (De La Soul, Erykah Badu, D’Angelo edo The Black Eyed Peas artistekin, besteak beste). Emaitza gisa askotariko soinuak erdietsi ditu, hainbat estilotatik elikatuta, baina beti musika beltzaren espiritua besarkaturik. Indar handiko kantu sorta bitalista taxutu du, jendea berehala dantzan jartzen duten horietakoak, eta musika-konposizioan oso ezohiko aniztasuna ere badago (popa, hip-hopa, funka, elektroa, diskoa agertzen dira, besteak beste), eta ezin ahaztu, orobat, Delaféren parafraseatu nahastezina, haren energia agortezina zein balen modura jaurtitzen dituen mezuak.
Facebook: delafeylasfloresazules

NOTHING BOX
Artista participante del circuito Katapultatour 20/000 seleccionada por Gaztemaniak.//
Nothing Box taldea Buenawista Prolleckziom´s-eko kanteratik sortu zen.
Rock alternatiboa jotzen duen Donostiar hirukotea gara. Taldea Marcos Ubiriak (ahotsa eta gitarra), Koldo Bellosok (baxua) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dugu. Taldea 2014ko Martxoan hasi zen Burnout izenarekin. 2014 urtea kontzertuak eginez pasa eta gero demo txiki bat grabatu genuen Andoaingo ESCIVI zine eta bideo eskolan. Hurrengo urtean Teledonostin agerraldi bat izan genuen. 2016ko hasieran gure lehenengo EPa grabatu genuen Donostiako Muir Estudioan Yon Vidaurren zuzendaritzapean. Gure influentzia nabarmenenak Arctic Monkeys, Oasis, Berri txarrak eta Green day taldeetetatik datozkigu.
Facebook: Nothing-Box

ANTOLATZAILEA:  Gaztemaniak