Menu

2018 Apirilak 4-8

ZARAUTZ / LA MUNOA

EKITALDIA >
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA – FederArte PRO FESTIBALA
“Euskal Surf Kultura”

ZARAUTZ

Tokia: La Munoa, Zarautz / Apirilak 4tik 8ra
Festibalaren informazioa: www.facebook.com/GipuzkoaSurf

[Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitoak Festibalarekin kolaboratzen du, “Nerabe” taldearekin.]

Kontzertuak Apirilak 7 larunbata:
NERABE: 21:45tan

DELOREAN: 23:00tan
NERABE: 00:00tan

NERABE
[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.]

Donostialdeko musika talde ezberdinetako kide batzuk bildu ostean sortu zen NERABE, 2016 urtean, bestelako estilo musikalak landu eta euren taldeekin zerikusirik ez duen proiektu berri bati ekiteko asmoarekin.

Borja Iriarte (Adrenalized), Ruben Ramos (Cohen, Reuben RG), Xabier Arratibel (The Animal Within, Arrow & Bone), Iñigo Ozaeta (Blaka, Pelax) eta Sara Zozayak osatzen dute taldea eta 80. hamarkadako indie rock ukitu, erritmo dantzagarri eta abesti zuzenekin datoz, ahots bereizgarri bat lagun.

2017ko udan “Toki-on” izeneko lehen abestia Álvaro Remacha-ren estudioan grabatu eta Azaroak 9an kaleratu zuten. Izen berdineko lehengo single-a, oraintxe, Top Gaztea-ko zerrenda buru da, Euskadi-ko irratirik entzunena.

2018ko Otsailak 16an, bigarren single-aren bideoklipa atera dute, “Starting Point” izeneko abestiarekin. “Toki-on” diskako bigarren aurrerapen kanta da.