Menu

2016 Abenduak 29

ARRASATE / AMAIA ANTZOKIA

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA ZIRKUITOA. ARRASATE.
Kontzertua: MICAH P. HINSON + IZARO
Tokia: Amaia Antzokia (Otalora Lizentziatua 6, Arrasate)
Ordua: 
20.00tan.
Sarreren prezioa:
7 €

MICAH P. HINSON
Idatzitakoaren arabera, indie estiloko Leonard Cohen dugu aurrean. Aparrak bezala egin du gora: guztiz ezezaguna izatetik modako kantaria izatera (lehen diskoarekin); gero, kultuzko ikono bihurtu zen (bigarrenarekin); artista nabarmen ondoren (hirugarrenarekin, 2008an); eta, azkenik, izar ospetsu (ordutik hona). Eszena alternatibotik kanpo zabaldu da haren oihartzuna —mundu horretan duen xarma galdu gabe— eta ezohikoa ere onartzen duen mainstreamean murgildu da arazorik gabe. Menphisen jaio zen, baina Abilene hirian (Texas) bizi da haurra zenetik. Folk-rock klasikotik dator, baina bere belaunaldikoek ezinegonari eta soseguari buruz duten ikuspegia aplikatuta. Besterenezinak dira bere biografiako pasarte batzuk; nerabe estatubatuarra bizitzaren alde basatian. Egonaldiak espetxean eta harreman konplexuak estupefazienteekin, maitasunarekin eta osasunarekin. Horiek ematen diote izaera katartikoa bere konposizioei; errehabilitazioan jasandako oinazea xurgatu dute, eta, behin hori atzean utzita, 2008an, ataka horretatik atera denaren sosegua darie. Horiek ematen diote, halaber, izaera askatzailea bere zuzenekoei. 2014ko udaberrian kaleratu zuen bere zazpigarren LPa, Micah P. Hinson & The Nothing. Disko horretan, Micah P. Hinson And The Junior Arts Collective bitxikerien bilduma (2012) Rockdelux aldizkariarekin banatu ondoren, Menphisekoak etxalde apartatuen aurrealdeko portxeen sonoritatea baliatu du, O Brother, Where Art Thou? baten balizko bigarren zatian egoki leudekeen soinu-giroak eraikiz. Micah P. Hinson And The Gospel Of Progress (2004) estreinako albumaren 10. urteurrena ospatzeko bira egin zuen 2015ean. Lilura eragin zuen lan hark orduan (batez ere 2005etik aurrera hasi zen hedatzen), eta ez du indarrik galdu. Iaz, maiatzean, Broken Arrows diskoa argitaratu zuen, ia zeharo instrumentala dena, psikodelia eta western-soinua uztartuta. T. Nicholas Phelps lagun eta kolaboratzailearekin batera egin zuen. Disko berria kaleratzekotan da 2016an, baina ez du datarik zehaztu.
Facebook-orria: micahphinson

IZARO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
1993ko Urtezaharrean jaio zen eta honek, bere izateko eraren ADNa markatu zuen. Izaro Andrés Zelaieta Urtezahar jarraitu bat da. Urteko azkeneko eguna bezala da, gauez alai eta egunez besarkadatsua, xanpainaren txispa dauka. Sansilvestre bat abestuaz, saltoka, mozorroturik, bere buruataz barrezka,… korrika egin dezake. Izaro Taldea osatzen dute: Izaro Andrés (ahotsa), Iker Lauroba (gitarra eta pianoa), Ane Bastida (baxua eta kontrabaxua) eta Oriol Flores ( bateria). Irailak 23an Bilboko Kafe Antzokian, beraien lehenengo diskoa “Om” izenekoa aurkeztu zuten eta gaur egun Euskal Herri mailan honen aurkezpen kontzertuak egiten ari dira.
Web-orria:  www.izaromusika.com
Facebook-orria: IZARO
Bideoa: 
www.youtube.com/watch?v=sVkJTT3a61I

ANTOLATZAILEA:  Gaztemaniak – KATAPULTA