Menu

2016 Maiatzak 31

DONOSTIA / TABAKALERA

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TEMPORALA:
Artista: J.A. ARETA GOÑI (JUXE)
Erakusketa: “Keep ON KLIK han” fotografías

Tokia: Kutxa kultur Plaza, Tabakalera 4ª planta (Donostia)
Inaugurazio eguna: 2016ko Maiatzak 31 // Ordua: 20:00tan.
Erakusketaren epea: Maiatzak 31 – Ekainak 26

J.A. ARETA GOÑI (JUXE)
“Keep ON KLIK han” izenekoa, dokumentu grafiko zabala da. Izan ere, ehundaka argazkitik gora ditu, rock & rollaren munduan diharduten euskal herri, estatuko nahiz nazioarteko underground taldeei ateratakoak. Erakusketa honetan ikusgai dagoena lan zabal honen zati bat besterik ez da. Argazki horiek guztiak eszenatoki aurrean,entsegu-lokaletan,backstagean, kalean edo gutxien espero dugun edozein toki berezitan eginak daude, beti ere behar den une egokia bilatuz hain zuzen ere. Are gehiago, hainbat talderekin biran egindako erretratuak ere ikus daitezke, lan osatu eta aberatsagoa lortze aldera. Argazki gehienak zuri-beltzez eginak daude, hainbat film mota eta hainbat argazki-paper erabilita, banan bana landutako kopia bakarrak neurri desberdinekoak  betiere,  20 urte luzeko lan pertsonal eta zaindua lortuz. Erretratu gehienak musika taldeen promozioko  lan ikusgarriak bilakatu dira. Argia aldatzen den bezala erakusketa ere une oro aldatzen ari da, beti prozesu berriak lantzen dituen eran ikusgai dagoena ere eraldatzen doa, bide luze bat da eta horrek beti moldaketa  dakar, ez du sekula erakusketa berdina zintzilikatu eta horrela izango da aurrerantzean ere.Dokumentu hau, perseberantziaz, lekukotasunaz, trebeziaz, begipuntua landuz, une konkretua bilatuz eta batez ere JARRERAZ zabaltzen doa.

Facebook: juxe.aretagoni
Flickr: juxeargazkiak

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA