Menu

2022 Ekainak 3

ANDOAIN / BASTERO KULTURGUNEA

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
Artista: MIGUEL BALLIACHE
Pintura eta Zeramika erakusketa
Erakusketaren izenburua: “BIBRAK”

Tokia: Bastero Kulturgunea (Andoain)
Irekiera eguna: 2022ko Ekainak 3
Inaugurazioa: Ekainak 3 arratsaldeko 19:00etan artistarekin bisitaldi gidatua.

Erakusketaren iraupena: Ekainak 3tik Uztailak 2ra
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:00
Astearteak itxita.
Larunbatak: 10:30-13:30 + 18:00-20:30

Ekainak 3tik Uztailak 2ra Miguel Balliache artistaren erakusketa berria ikusgai egongo da Andoaingo Basteroko erakusketa aretoan. 
Artistak azkeneko 4 urteetan egindako artelanen aukeraketa bat aurkezten du. Mostra honetan ikusiko ditugu pinturan, eskulturan eta zeramikan agertzen diren pentsamenduak, bibrazioak eta kolore-sentsazioak.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Bastero kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Instagram:  @balliache_artstudio

MIGUEL BALLIACHE (Caracas, Venezuela 1973)
2003an Donostian finkatu zen artista plastikoa, bertan bizi eta lan egiten duen margolari eta eskultoregilea.

Aita Venezuela-koa eta ama donostiarra dituen artista honek Miami, Bilbao, Dublín, Donostia, Caracas…-en erakutsi ditu bere obrak. Venezuelako Unibertsitatean 1998an Arkitekturan graduatu eta ondoren, eskultura, pintura, grabatua, argizari eta bitxigintzaren fundizio tailer ezberdinek osatu zuten bere ikasketak. Balliachek kalean edo naturan aurkitzen dituen materialeekin lan egiten du, metala, egurra, plastikoa, ohiala…  Teknika ezberdinak nahasteko duen gaitasun haundiari esker, espresio eremu haundi bat lortzen du. Balliachek sorkuntza paregabeak lortzen ditu, intuizio eta organikoaren artean daudenak.
Gaur egun, bere lantoki-tailerra Donostiako Egia auzoan dago eta bertan gogotsu lan egiten du eta baita ere zeramikazko taileerak ematen ditu.

Erakusketak:
“Overture” / Balliache Espacio-Arte, Egia, Donostia.  2022 Martxoa / Indibiduala.
«Balliache» / Espacio Basque Luxury, Donostia.  2020 Martxoa / Indibiduala.
«Presencias»/ Ekain Arte Lanak Galeria, Donostia. 2018 Apirila / Indibiduala.
«Buru bikoa»/ Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera, Donostia / Katapulta Plataforma / 2017 Azaroa  / Indibiduala.
V. Goiart / Ordizia saria, Ordizia. Abendua 2010 / Lehen saria.
Awakning / Epelde Mardas, Bilbao. 2007 / Kolektiboa.
Balliache / Pintura, Escultura y Papel – Torre Luzea – Zarautz. Abuztua 2007 / Indibiduala.
So they say / Galería Stone – Dublín. Martxoa 2007 / Kolektiboa.
Balliache / Galería Ekain – Donostia. Urria 2006 / Indibiduala.
Accidentes / Galería K5 – Donostia. Maiatza 2005 / Kolektiboa.
Expo Colectiva / Epelde Mardaras – Bilbo. 2005 / Kolektiboa.
Expo Colectiva / Mondragon – Usoa Zumeta.  2004 Abendua / Kolektiboa.
Sencivilización / Galería DRUM – Donostia. 2004 Apirila / Kolektiboa.
Expo Colectiva / Mondragon – Usoa Zumeta. 2003 Abendua / Kolektiboa.
Home Grow / Art Centre South Florida – Miami Beach. 2002 / Kolektiboa.
Inaguración Galería / Grappa Studio Of Art – Miami Beach. 2001 / Kolektiboa.
26vo. Salón Aragua / Saón Nacional de Arte – Marcay, Venezuela. 2001 / Kolektiboa.
2do. Salón Artistas Desconocidos / Espacios Atlantic – Caracas. 1997 / Kolektiboa.
Muestra ÒDel CuerpoÓ/ Arquitectura/ U.C.V. – Caracas. 1994 / Kolektiboa.