Menu

2018 Irailak 29

IRUN / IRUN ROCK JAIALDIA 2018

EKITALDIA >
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA – IRUN ROCK JAIALDIA 2018

IRUN
Tokia:  San Juan Plaza.

Jaialdiaren informazioa: irunrockjaialdia

SERRULLA-ren kontzertua: 19:00etan.
Bideo-elkarrizketa: Serrulla

[Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitua jaialdian parte-hartzen du “Serrulla” taldearen kontzertuarekin].

SERRULLA
[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista, 2017 Kutxa Kultur Musika programak.]
Iñigo Serrulla 1995ean jaiotako musikari eta konpositore donostiarra da. Hamasei urterekin hartu zuen eskutan bere lehenengo gitarra eta YouTubeko bideoetan ikusitakoa imitatuz eta errepikatuz beharrezko tresnak bereganatu zituen bere musika propioa sortu ahal izateko. Pixkanaka, musika elektronikoarekiko zuen interesak gora egin du, baita musika mota honek dagoeneko ezagunak zituen estiloetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko gogoetak ere. Momentu honetan, 2018ko martxoan SERRULLAren izenpean argitaratuko den bere lehenengo lanaren ekoizpenean dabil murgilduta. Gaur egun, Iñigo Serrullaren talde-kide dira; Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria), Maria Soriazu (baxua), Sergio Villar (gitarra)
eta Antxon Sarasua (teklatuak).

Bideoa Bonds: Serrulla Bonds
Twitter: serrulla001
Facebook: serrulla001
Instagram: serrulla

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA – IRUN ROCK JAIALDIA 2018