Menu

2016 Irailak 29

IRUN / TUNK ARETOA

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA. IRUN.
Kontzertua: THE DUSTAPHONICS + SKY BEATS
Tokia: Tunk Aretoa (Auzolan 20, Irún) Gipuzkoa
Ordua: 21.00tan
Sarreraren prezioa: 7 €

THE DUSTAPHONICS
Dustaphonics taldeak Londresen du egoitza, eta euren musikak high-energy, rock n’roll, groovy soul, rhythm & blues eta benetako surf basati distiratsu instrumentala nahasten ditu. Dustaphonics taldearen doinuetan ageri diren eragin musikalak Amerika aldekoak dira, vintage kutsukoak, baina, edonola ere, bada zerbait freskoa eta garaikidea euren musikan. Londreseko estilo garbia du taldeak, eta musika imitazio hutsetik harago eramaten dute, sekulako alaitasunez eta pasioz. Proiektu honen sortzailea, ekoizlea eta kide iraunkor bakarra nazioartean ezaguna den gitarra-jotzaile, konpositore eta undergrounda da, Yvan Serrano – Fontova (DJ Healer Selecta ), Hayley Red ahotsean dela. Hala, beren tourretan maila goreneko musikariak izaten dituzte lagun, bikote ahaltsu hori oinarri dela. Dustaphonics taldea musikako maisu handiekiko zaletasuna zuten lagunen gustuak eraginda sortu zen, hala nola Bo Diddley, Spanky Wilson, Wanda Jackson eta beste hainbat aitzindariren aldeko grinak elkartuta, eta berehala lerrokatu ziren www.reason2b.net guneak markatzen duen ildoan. Gainera, B serieko zinema-izar Tura Satanak (Faster, Pussycat, kill, kill!, Russ Meyer zuzendariarena) Serranorekin batera idatzi zuen «Burlesque Queen» abestia, Dustaphonics taldearen lehen albumean sartua: Party Girl (King A Ling Registros London / Dirty Water Records Ingalaterra). Dustaphonics retro eszenako banda gogokoenetako bat dira, eta euren ikuskizunek askotariko publiko handiak erakartzen dituzte. Urteetan zehar, genero honetan modako tokietan egin dituzte emanaldiak, Londresen zein Europa osoan: The 100 Club London, Islington Assembly Hall, Jazz Cafe, The Garage, eta beste hainbat lokal horren lekuko. Hori guztia ikusita, Dustaphonics zale ugaridun taldea da Europa osoan, eta, zalantzarik gabe, Europako retro alorrean aktiboenetako bat ere bai. BIG SMOKE LONDON TOWN disko berria kaleratzekotan dira, Dirty Water Records etxearekin. Era berean, Party Girl disko ezinbestekoa ere eskura daiteke, Kingaling Records eta Dirty Water etxeek banatuta. Dustaphonics taldeak 2016ko irailean Johnny And Bo diskoa kaleratuko du, sekulako abesti dantzagarriekin; bilduma horren bitartez, Londresko taldea ezagun bilakatu duten soinu onenak bildu dituzte, euren inspirazio-iturri ugari eta aberatsak omentzeko asmotan. Irailaren amaieran Espainian egingo duten bira izango da abestioz zuzenean gozatzeko lehendabiziko aukera.
Facebook: TheDustaphonics

SKY BEATS
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Sky Beats Donostian jaio zen 2015. urtean, Manu Gestido-k, Gus González-ek eta  Sergio Villar-ek Lidia Insausti, soul influentzia duen abeslari gaztea, ezagutzen dutenean. Soul eta beste estilo batzuk jorratzeko asmotan taldea sortu eta 2013. urteko udaran, Heineken Jazzaldian, 6 kantu propio dituen lehen EPa aurkeztu zuten. Festibalean hiru urtez jarraian jo ondoren eta Vargas Blues Band eta Stacie Collins bezalako artisteentzat ireki ostean, haien lehen LP berria atera berri dute, Ad Libitum, promozio lanean aurkezten dutenaren bitartean.
Facebook-orria: skybeatsband

ANTOLATZAILEA:  Gaztemaniak