Menu

2020 Urtarrilak 29

DONOSTIA / TABAKALERA

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:

Artista: NAGORE LEGARRETA
Erakusketa: “Suzko Irudiak”

Tokia: Donostia, Tabakalera 4.solairua, Kutxa Kultur Plaza
Irekiera eguna: 2020ko Urtarrilak 29
Artistarekin bisitaldi gidatua: Otsailak 5 / 19:00etan.
Erakusketaren iraupena: Urtarrilak 29tik Otsailak 5era

“SUZKO IRUDIAK” erakusketa, 35×25 zm. neurriko 34 argazkik, 100×60 zm.-ko mural batek eta prozesua erakusten duen bideo batek osatua dago.

Erakusketa hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Kutxa Kulturren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioaren babesarekin.

Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilariak lan hau Indiara 2013 eta 2017 urteen artean burututako bidaietan garatu zuen. Proiektuko argazkiak osatzeko, poxpolo kaxak eta kolore karreteak erabilita argazki kamarak eraiki ditu argazkilariak. Poxpolo kaxak definizio gabeko irudiak eskaintzen dizkio egileari, eta erronka hau jolas bihurtzen du, forma zehatz eta definituetatik harago deskribatu ahal izateko; argia, kolorea, eguzkia eta suaren erritmoarekin bat eginez.
“SUZKO IRUDIAK” proiektuarekin Indiako argia eta eguzkiaren intentsitatea jaso nahi izan du, indar bizian jarritako sopletearen sugarraren moduko dena, poxpolo kaja zeharkatzen duena, manipulatuko duen lente edo bitartekaririk gabe.

“SUZKO IRUDIAK”, sortu zenetik leku ezberdinetan erakutsi da:
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean 2019ko Azaroan, 2019ko Madrilgo ASPA Contenporary Galerian (Photoespaña 2019ko Off atalaren barruan), Tenerifeko Arona Kultur Zentroan 2018an, Gran Canaria Photo 2017 jaialdian (Mapfre Guanarteme Fundazioan), eta Tenerifeko La Lagunako Mapfre Aretoan.

Nagore Legarretak argazkiak egiteko teknika primitiboen oinarritutako lanak bideratzen ditu 2009garren urtetik. Teknika hauen plastizidadea eta adierazteko gaitasuna ikertzen ditu, argazkilaritzari buruzko ikastaro eta lantegiak garatzeaz gain. Proiektu ezberdinak sortu ditu: Hysteron, Ibaia ez da Toki bat, Edipotoa….hainbat erakusketetan ikusi ahal izan direnak. Horrez gain, disko eta liburu azalak sortu ditu, beste hainbat sortzaileekin kolaboratzeaz gain.

Web: www.nagorelegarreta.com
Facebook: nagore.legarreta
Instagram: nagorelegarreta

Otsailak 8 eta 9an Nagore Legarretak hurrengo tailerra emango du:
“Ontziekin argazki kamera eraiki eta argazkiak egiteko lantegia”
10:00tatik 13:00tara / Kutxa Kulturren (Tabakalera, 4.solairuan, ).
Izen-emateak Urtarrilak 13tik Otsailak 3ra, hurrengo estekan:  izen-emateak