Menu

2022 Urriak 28

ANDOAIN / BASTERO KULTURGUNEA

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
Artista: UDANE JUARISTI
Pintura Erakusketa
Erakusketaren Izenburua: “BIDAI APUNTEAK”
Herria: Andoain

Tokia: Bastero Kulturgunea
Inaugurazioa: Urriak 28, arratsaldeko 18:00etan
Artistarekin bisitaldi gidatua: Urriak 28, arratsaldeko 18:30etan

Iraupena: Urriak 28tik Azaroak 26ra
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbatak: 10:30-13:30 + 18:00-20:30

• Erakusketa honetan, artistak errealismotik abstrakziorako bidean doazen apunte-lanak erakusten dizkigu. Ideien freskotasuna eta lan-prozesuan suertatzen diren sorpresa horiek obretan utziaz, eta forma, kolore eta sentsazioei garrantzia emanez. •

Loreak… naturaren koloreak…
landareak… beraien itzalak…

Argi itzaletan sortzen diren formak…
Askotan lurrera begira joaten naiz, nire pausoak ikusiz, egun eguzkitsuak marrazten dituen itzalei erreparatuz. 

Beti izan du nire obrak kutsu urbanoa. Agian , hori aldatu egin dela ematen du. Irudi organikoagoak jorratzen ari banaiz ere, kutsu urbano hori ez dut baztertu.  Baliteke, nire obra bilaketa prozesu batean egotea. Niretzat, momentu honetan , ez da hain garrantzitsua gaia; Landare, formak, itsasoa, kaleko elementuak edota aurpegi bat izatea bigarren maila batean geratzen da. Ez da “zer”, “nola” baizik. Horregatik, erakusketan tematika ezberdinetako lanak ikusi daitezke. Planoen arteko jokuan zentratu naiz gehienbat. Kolore batzuen gainean, irudi desberdinak proiektatu eta fusio horietan suertatzen diren forma, kolore eta sentsazioei eman diot garrantzia. Irudi eta kolore desberdinen gainjarketa bidez sortu dira obra berri hauek.  

Ideien freskotasunean geratu nahi dute nire lanek. Apunte solteetan, prozesuan suertatzen diren sorpresa horietan…
Bidaian agertzen diren sentsazioak dira niretzat garrantzitsuak: kolore jolasak, pintzelkada desberdinen elkarrizketa…Errealismotik abstrakziorako bidean, hor dabiltza nire apunteak, nire lanak. Obra nahiko koloretsuak ikusi daitezke erakusketa honetan. Baita txuri beltzak ere.Guztiak akrilikoz pintatuak eta tamaina desberdinetako obrak izango dira ikusgai.

Biografia:  Udane Juaristi
Instagram:  
udatxo
Facebook:  udane.juaristi
Web:  www.udatxo.com

Ekitaldi hau Katapulta Plataforma -k sustatuta dago, Bastero Kulturgunea -ren kolaborazioarekin eta Kutxa fundazioaren laguntzarekin.