Menu

2016 Maiatzak 26

HONDARRIBIA / PSILOCYBENEA

2. EKITALDIA > KATAPULTA TOUR 20/280. HONDARRIBIA 
Kontzertua: STEVE GUNN + ELENA SETIEN
Tokia: Psilocibenea (Hondarribia)
Ordua: 20.00tan.

ELENA SETIEN
Katapultatour 20/000 zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Hamabost urte luze atzerrian pasa ondoren Elena Setien bere jaioterrira itzuli da, Donostiara. Bere ezagutza musikala aberats bezain zabala da: biolin klasikotik hasita, konposizio formaletik jarraitu eta jazz zein “free” inprobisaziora iristeraino. Gaur egun bere lana sormenan oinarrituta, pop esperimeltal indie-an barneratzen da: melodia gogoraerrazak, ingeleraz, bestelako ikutu eta sonoritate berriekin. 2016aren bukaeran bere bakarkako lan berria aurkeztuko du, Mikel Azpiroz musikari donostiarrarekin batera ekoiztutakoa.
Soundcloud: elenasetien
Facebook: ElenaSetien

STEVE GUNN
Steve Gunn talde batekin biran dago: azken urteetan berarekin jo duten eta bere azken biran parte hartu zuten baxujole eta bateriajole berekin eta beste musikari amerikar batzuekin. Disko berria maiatzaren 6an kaleratuko du: Matador Records indie diskoetxe ospetsuarekin argitaratuko duen lehena. 2015ean argitaratu zuen talde oso batekin grabatu zuen bigarren diskoa, Way Out Of Weather izenekoa, eta oso kritika onak jaso zituen. Ondoren, Violators taldeko kide ere baden Kurt Vilekin split bat grabatu zuen –folk alternatiboaren kadentzia psikologikoak bien ezaugarri dira–. Wilcok udaberrian eta udazkenean bira horretan arituko dela baieztatu du, baita Primavera Sound jaialdian parte hartuko duela ere.
Web: http://www.steve-gunn.com/

ORGANIZA: Gaztemaniak