Menu

2017 Maiatzak 28

AZPEITIA / SANAGUSTIN

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA. AZPEITIA.
Kontzertua: BUFFALO + GRANDE DAYS
Tokia: Sanagustin kulturgunea (Plaza Nagusia, Azpeitia)
Ordua: 
19.00tan. / Sarrrera dohainik.

BUFFALO
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista//
“Buffalo”, Ander Ederra (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospek (bateria) osaturiko talde instrumentala da. Zarautzen 2008an sortua, hiru lan argitaratu dituzte, azkenengoa “Zinematik” (2015) izenekoa Zarauzko Modelo aretoan grabatutako zuzenekoa da. Hastapenetatik jorratu dute musika instrumental eta experimentala, hala ere ez da batere erraz klasifikatu dezakegun taldea. Beraiek argi dute ez direla etiketa zaleak, atmosfera musikal txiki eta delikatuen zale, kontzertu ugari eskeini dituzte, besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean. “Buffalo” beraien proiektu pertsonalena izateaz gain, hiru musikariek beste proiektu askotan parte hartu dute, esaterako; Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Makala Jazz Funk Band, Txuma Murugarren eta abar.
Web-orria: www.buffaloband.bandcamp.com
Facebook-orria: BUFFALOZARAUTZ

GRANDE DAYS
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista//
2013an sortua, zaila da Grande Days taldea sailkatzea. Bere musika indie rock doinuetera gerturatzen da post rock eta rock finena alde batera utzi gabe. Bost abestik osatutako lehendabiziko EPa Karlos Osinagarekin ‘Txap’ (Lisabö) grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan. Lan honetan Za! taldeko Pauren kolaborazioa izan zuten. AIE (artistas en ruta) programaren 2017ko zirkuituan aukeratuak izan dira eta Zarata-Mondosonoro aldizkariak urteko demo onena bezala aukeratu zuen ‘Spark’.
Web-orria: www.grandedays.bandcamp.com
Facebook-orria: Grande-Days

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA