Menu

2016 Ekainak 28

DONOSTIA / TABAKALERA

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
Artista: IÑAKI GONZALEZ (FORTUN)
Erakusketa: “Bidasoaldetik Chicagora” Collage Ilustratuak

Tokia: Kutxa kultur Plaza, Tabakalera 4. solairua  (Donostia)
Inaugurazio eguna: Ekainak 28 // Ordua: 19.30tan.
Erakusketaren iraupena: Ekainak 28-tik Uztailak 31-ra

IÑAKI GONZALEZ (FORTUN)
Ia 10 urte igaro dira Fortun-ek delineazioaren munduan lan egiteari utzi zionetik berriro ikasteko eta bere bizitza-eredua birplanteatzeko. Diseinu grafikoa izan zen bere aukera berria, batez ere musikaren munduan ardazteko. Melomanoa eta musikaria oso txikitatik, ez da harritzekoa gaur egun Donostian bizi den irundar honek asteko ordu gehienak diskoen kartel eta azalak egiten ematea bere inguruko eta urrunagoko talde askorentzat. Bere taldeen kontzertuak izan ziren abiapuntua bidaia grafiko honetarako, Bidasoaldean hasi eta gaur egun Illinoiseraino iritsi dena destino berrien bila dabilen bitartean. Berri Txarrak, Belako edo John Berkhout-engandik Oscar Mulero, Micah P. Hinson edo Wilco-renganaino. Gaztetatik biltzen dituen komiki eta bideojokoen eraginpean eta Japoniako animazio-serie eta filmekin obsesionaturik, haren lana etengabeko bilakaeran dago, inolako estilorik baztertu gabe. Azken 3 urteotako lana antzinako ilustrazioen collage-teknikan dago ardaztuta gehienbat, horien gainean marraztu ta gero koloreztatzen dituelarik. Gainera, kartel gehienak eskuz serigrafiatzen ditu tirada mugatuetan, eta horrek testura eta balio sentimental handia ematen dizkio lanari.
Facebook: fortunbidasoaburning
Pinterest: gonzalezelorz

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA