Menu

2018 Otsailak 28

DONOSTIA / TABAKALERA

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:

Artista: XABIER ANUNZIBAI
Erakusketa: “Bilduma”

Tokia: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera 4. solairua (Donostia)
Inaugurazio eguna: 2018ko Otsailak 28 // Ordua: 19:30etan
Erakusketaren iraupena: Otsailak 28tik, Apirilak 15era

XABIER ANUNZIBAI

Xabier Anunzibai, 1985 Beasain.

Estudioko zein espazio publikoan oinarritzen da nire lana, kuadroak eginez, muralak margotuz, baita instalakuntza zein animazio laburrekin esperimentatuz.
Material ezberdinekin egindako konposizioak, bolumenak, itzalak eta espazio negatiboek definitzen dute gehienbat nire estudioko lana, baita esaldi labur zein hitz solteek ere.
Betidanik erakarri nau eskuekin lan egiteak, gauzak eraikiz zein margotuz eta ideia berriekin probak eginez.
Loturak sortzea da nire lanaren ezaugarri nagusi bat, bai ideia, teknika zein material ezberdinen artekoa.

BILDUMA izenpean aurkezten dudan erakusketa hau, azken urteetan egindako lan ezberdinek osatzen dute.

Web-orria: www.xabieranunzibai.com
Istagram-orria: #xabier_anunzibai

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA