Menu

2018 Urriak 27

ZUMAIA / TORRE BERRIA

EKITALDIA >
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA –  EUSKAL HERRIKO SURF eta BODYBOARD TXAPELKETA, FEDERARTE FEST – “Euskal Surf Kultura”

ZUMAIA
Kontzertuen tokia: Torre Berria

Festibalaren informazioa: www.facebook.com/GipuzkoaSurf

[Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitua festibalean kolaboratzen du “Deus Ez” musika-taldearekin].
DEUS EZ kontzertua: 22:30. 

DEUS EZ
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuiturako aukeratutako artista. //

DEUS EZ gipuzkoako power trio bat gara eta euskaraz abesturiko rock alternatiboa egiten dugu. Talde hau 2016ean sortu genuen Eric (gitarra eta ahotsa), Alex (baxua) eta Koldok (bateria), hirurok talde ezberdinetan jo izan dugun musikari esperimentatuak.

2017ko udaran gure lehen diska grabatu genuen, “Deus Ez” izenekoa. Diska autoekoiztua da, 10 abestiz osaturikoa, eta bertan rock, punk edota metal estiloak aurkitu daitezke, melodia zaindu eta indartsuekin.

Diska kaleratu genuenetik Azkoitiko Matadeixe edota Durangoko Azoka bezalako lekuetan aurkezteko aukera izan dugu. Gure zuzenekoaren ezaugarri nagusiak diskaren soinuarekiko fideltasuna eta gure jarrera indartsuak dira.

Bideo-elkarrizketa Deus Ez: Deus Ez
Web:
 deusez.bandcamp.com
Facebook:  deusezmusik

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA –  Gipuzkoako Surf Federazioa