Menu

2016ko Azaroak 27

AZPEITIA / SANAGUSTIN

EKITALDIA >KATAPULTA TOUR GIPUZKOA ZIRKUITOA. AZPEITIA.
Emanaldia: CÍA. NOGUSANO  PAN Y AGUA]
+ TXIKIREN UMOREZKO BAKARRIZKETA [MIL A ZIEN. BAIETZ PARREZ LEHERTU!]
Arte eszenikoak, mikroantzerkia.
Tokia: Sanagustin kulturgunea (Plaza Nagusia, Azpeitia)
Ordua: 17.00tan. / Sarrera dohainik.

CIA. NOGUSANO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Jon eta Paolo, 2010eko Urrian ezagutu zuten elkar, Lugaritzeko antzerki ikastaro trinko batean. Lehen elkar-ikusi hau eta gero, urteetan ez ziren gehiago ikusi. Bakoitzak bere aldetik, clown ikastaro askotan parte-hartu zuten, Virginia Imaz, Pep Vila, Anton Valen, Caroline Dream, Carlo MÔ eta Mr Di entre-ekin, besteak beste.Bartzelonan Phillipe Gaulier-en ikastaro batean berriz egin zuten topo. Eta garagardo eta tontakeri artean, Abendu horretan, elkarrekin zer edo zer sortzea otu zitzaien Donostiako bueltarako. Honela jaio zen “A pan y Agua”. 2013tik hona pieza honetan dihardute jo ta su, eta honekin bi sari jaso dituzte: bata, “2013an Asvineneako poltsiko antzerkiko publikoaren saria ”, eta bestea, “2015ean Milango Klown jaialdiko epaimahaiaren saria”.
Bideo-elkarrizketa: cia.nogusano
Facebook-orria: cia.nogusano

TXIKIREN HUMOREZKO BAKARRIZKETA
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Ion Martinez Esnaola (1980, Donostia)
2002. urtetik umorezko bakarrizketak eta antzerki munduan sartuta dabil. Urte guzti hauetan emanaldi ugari eginez, euskal herriko hainbat eta hainbat txokoetan, bereziki, gaztetxe, taberna eta herri antzokietan. 2010. urtetik aurrera “Aldatzen Laguntzen” Antzerki Taldearen sortzailea eta gaur arte hiru antzezlan sortu eta idatzi ditu. 100 emanalditik gora egin dituzte hiru antzezlanekin zehar Euskal Herri osotik. Antzezlanak: “Oteitza=/= Gizartea”, “Ispilua”, “Amets Zirkoa Salgai!” direlarik. Azken honekin, Victoria Eugenia antzokian 6 gauez jarraian egon dira.
MIL A ZIEN. BAIETZ PARREZ LEHERTU!
Bakarrizketak eta inprobisazioak egiten diren bakarrizketa saioa da, non hainbat eta hainbat gai ikutzen diren, euskaldunen egunerokotasunaren artean oso gertukoak direnak: Euskal Herria bera, euskal biztanleria, magia, Txikiren buruzkoak: ikastoletako garaiak eta gertakizuak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaikoak. Baita ere maitasunezko euskal abestien errepaso txiki bat egiten da. Euskal Herrian ditugun ohituraz eta Euskal Herriko jendeaz hitzegiten da. Inprobisazio momento batzuk ere badaude. Ikusgarri honetan ikusleak partaide nagusi dira eta bukatzeko txiste traka finala dago, Donostiako suen antzekoa. Aurten 30 emanaldi egin ditut EH osoan zehar.
Facebook-orria: ion.martinezesnaola

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA