Menu

2017 Azaroak 26

EIBAR/ BIHARRIAN

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2017
EIBAR.
Emanaldia: SERGIO ARROSPIDE “Nadie es croqueta en su tierra” umorezko bakarrizketarekin + DOSEKILIBRADOS “El club de los mentirosos” antzezlanarekin.
Arte Eszenikoak, Mikroantzerkia
Tokia:
 Biharrian (Ubitxa 16 – 18, Eibar)
Ordua: 12.00tan. / Sarrera dohainik.
Hizkuntza: 
gaztelera

SERGIO ARRÓSPIDE
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea//
“Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. Euskadiko irrati eta telebista publikoan lan egin du eta nazioarteko proiekzioa izan duten zenbait film labur idatzi ditu (NorteCascabel eta Lights, besteak beste). Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bat baliatuz, antzerki- eta clown-ikasketak egin zituen Bartzelonan; horrela, Grotowsky, Lecoq eta Meisner metodoak landu zituen, beste batzuen artean. Aktore gisara, estatuko zein nazioarteko (Italian eta Erresuma Batuan) antzerki-taldeetan jardun izan du, baita zenbait jaialditan parte hartu ere, hala nola Tarregako Nazioarteko Antzerki Jaialdian edo Almagroko Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdian. 2015ean zuzendari-lanetan aritu zen lehen aldiz, José Pascual Abellán antzerkigile sarituaren Dos familias antzezlanarekin, eta Tarragonako Sala Trono aretoko denboraldiari hasiera eman zioten lan horrekin. Aldi berean, stand up comedy egiten jardun izan du azken 12 urteetan, bakarrik zein beste artista entzutetsuekin batera antolatutako biretan (Enrique San Franciscorekin, besteak beste).”
Web-orria: www.sergioarrospide.com
Facebook-orria: sabaena

DOSEKILIBRADOS
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista//
“El club de los mentirosos” Antzezlana:
Antzezlanaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=nM84v7gRAwI&feature=youtu.be
Deibiz Eraso eta Jon Ruiz 2010ean ezagutu ziren, Marga Altolaguirreren Arte Eszenikoetako Eskolan parte hartzera sartu ziren “Fatal Equilibrio Total” antzerkilana eginez. Honek, Donostiako 23.Gazteen Antzerki Topaketan Epaimahaiaren Saria jaso zuen (senior kategorian). Orduzkeroztik antzerki eta clown kurtsoetan jarraitzen dute hezitzen 2014ean “DOSEKILIBRADOS” jaiotzen den arte, umorezko ikuskizun txiki bat sortzeko duten gogoari esker. “Person & Sensei” izan zen argia ikusi zuen lehenengo antzezlana eta Durangoko TOPAKLOWN topaketan antzeztu zuten. Gero “Kasting?” pieza egin zuten eta gaur egun “El Club de los Mentirosos”-ekin dabiltza lanean. Inoiz pentsatu ez duzun bere senean dagoen eromen mundu batetara erango zaituzte, mikroantzerkiko 6 antzezlan dituen José Bosch-en gidoiarekin, eta, 16 antzezlan baino gehiagoren aktore, egile eta zuzendari den eta Europa osoan ordezkatua den IMPREBIS konpainiaren sortzailea den Carles Castillo-k zuzendurikoa.
Facebook-orria: www.facebook.com/profile.php?id=100009822575523

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA