Menu

2017 AZAROAK 26

AZPEITIA / SANAGUSTIN

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA. AZPEITIA.
Kontzertua: TRINI FOX + LUMA
Tokia: Sanagustin kulturgunea (Plaza Nagusia, Azpeitia)
Ordua: 19.00etan. / Sarrera dohainik.

TRINI FOX
Artista seleccionado para el circuito Katapulta Tour Gipuzkoa 2017.
Trini Fox 2015ean sortutako musika talde bat da. Suharri, Gilen eta Iñaki, Azpeitia-Azkoitiako hiru gaztek osatua. Partaideek 18-19 urte inguruan dituzte. Dagoenekoz musikari esperimentatuak dira lehehanago izan dituzten talde batzuengatik: Lockheed, Walkmans edo 2Shock. Musika estiloari dagokionez, ez dira genero batera mugatzen. Stoner-rock, punk-rock eta rock alternatiboaren arteko nahasketa bat egiten dutela esan daiteke. Askotan Kuraia, Dut edo Queens of the Stone Age bezalako taldeekin konparatzen dituzte. Nabarmentzekoa da hirukoteak transmititzen duen esperientzia musikala oholtza gainetik bi gitarra eta bateria batekin.
2016an lehenengo abestiak argitaratu zituzten; “Bila nabil” eta “Gero”,eta, aurten Irailak 14ean beraien “Letaginak” diska berria kaleratu dute, bederatzi abestiz osatuta.
Facebook-orria: Trini-Fox
Web-orria: trinifox.bandcamp.com

LUMA
Kutxa Kultur Musika Programak 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.
“Luma” freskoa, zuzena eta bizia den rock bikotea da. Beraien musika arlo honetako hainbat mota ezberdinetan sartu daiteke, oso zaila dela izen bat jartzea. Beraian lehen erreferentziak, “club EP”-k, Euskadi osotik jotzera eraman zien, baita ere espainiar estatuan zehar, ala nola “The bellrays”, “Holy fuck”, “No age”, “Siena root”, “The strypes”, “Belako” eta “Cápsula” bezalako bandeekin eszenatokia konpartituaz. Orain, “Airwalk EP” izeneko beraien bigarren estudioko lanarekin datoz, taldearen eboluzio bat bezala eta orain dela bi urte hasi zuten ibilbidearen erantzuna. Beraiek zuzeneko musika ikustera joan behar dela esaten dute, etxean gelditu beharrean youtube-n atzeratuz, abesti bakoitzean hamar segundu bakarrik entzuten. Azkeneko lan honekin gira potente bat ari dira egiten; Donostia, Moscú (Rusia), Tenerife, Sevilla, Madrid….  zuzenean, beraien bertsio hoberenakin.
Facebook-orria: lumabandmusic
Web-orria: lumaduo.bandcamp.com

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA