Menu

2018 Urriak 26-27

BEASAIN / BERNEDOENEA PARKING

EKITALDIA >
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA – JAZPANA FEST 2018
Jazpana! Fest (Rural Postmodern Fest)
BEASAIN
Tokia: 
Beasain, Bernedoenea Parking-a. 
Ostiraleko ordutegia: 
21:30 – 02:45
Larunbateko ordutegia: 19:00 – 4:30

Jaialdiaren informazioa: www.jazpana.com/JazpanaFest

[Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuituak jaialdiarekin kolaboratzen du,  “Voltaia” eta “Serrulla” taldeekin].

Kontzertuak:
VOLTAIA:  ostirala 26   Ordua: 23:00
SERRULLA:  larunbata 27  Ordua: 19:45

VOLTAIA
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuiturako aukeratutako artista //
“Voltaia” 2014an sortu zen Zumaian. Urte horretan argitaratu zuten 1. diskoa. Hasieratik kontzertu ugari eskaini zituzten eta hainbat tokitan aurkeztu zuten. 2015eko udaran lehendabiziko bira amaitu osten “Medusa” 2. diskoa kaleratu zuten. 80 kontzertu inguru eskaini zituzten lan honekin. Jon Duran baterijoleak taldea utzi eta bere tokia Pablo Sanchezek bete zuen. Hasieratik 70eko hamarkadako rock doinuen eta stoner rock-aren eragina erakutsi dute Zumaiako taldearen kantuek.
2018ko Otsailak 16an, “Erortzen” disko berria argitaratu dute. Zestoako GAZTAIN ESTUDIOAK/ESTUDIOS-en grabatu dute eta Eñaut Gaztañaga Sagarzazu (Grises) arduratu da ekoizpenaz.

Taldea, Unai Eizagirre (Baxua eta ahotsa), Pablo Sanchez (Bateria) eta Ion Brakamonte (Gitarra)-k osatzen dute.

Web: voltaia.bandcamp.com
Facebook: Voltaiaband

SERRULLA
[ 2018ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista, 2017 Kutxa Kultur Musika programak.]
Iñigo Serrulla 1995ean jaiotako musikari eta konpositore donostiarra da. Hamasei urterekin hartu zuen eskutan bere lehenengo gitarra eta YouTubeko bideoetan ikusitakoa imitatuz eta errepikatuz beharrezko tresnak bereganatu zituen bere musika propioa sortu ahal izateko. Pixkanaka, musika elektronikoarekiko zuen interesak gora egin du, baita musika mota honek dagoeneko ezagunak zituen estiloetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko gogoetak ere. Momentu honetan, 2018ko martxoan SERRULLAren izenpean argitaratuko den bere lehenengo lanaren ekoizpenean dabil murgilduta. Gaur egun, Iñigo Serrullaren talde-kide dira; Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria), Maria Soriazu (baxua), Sergio Villar (gitarra)

eta Antxon Sarasua (teklatuak).

Bideo-elkarrizketa: Serrulla
Video Bond: Serrulla Bonds
Twitter: serrulla001
Facebook: serrulla001
Instagram: serrulla

ORGANIZA:  KATAPULTA – JAZPANA FEST2018