Menu

2017 Azaroak 25

HONDARRIBIA / PSILOCYBENEA

EKITALDIA > GAZTEMANIAK + KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2017. HONDARRIBIA
Kontzertua: KID CONGO AND THE PINK MONKEY BIRDS + TRINI FOX
Tokia: Psilocibenea (Hondarribia)
Ordua:
 22:00
Sarrera prezioa: 7€
Sarreren salmenta: erosi

KID CONGO AND THE PINK MONKEY BIRDS
Kid Congo and The Pink Monkey Birds deitzen da Kid Congo Powers gitarra-jotzaile budu gogoangarriaren azken bizi-berritzea. Lehendik hainbat talde seminal, sexi eta zingiratsuren kide izandakoa da; esaterako, The Cramps, The Gun Club eta Nick Cave and the Bad Seeds. The Pink Monkey Birds Kid taldearekin sustraietara itzuli da, betidanik inspirazio-iturri izan duen jatorrizko musikara, eta garaje estilo gordina, rock txikanoa, fuzz efektua eta soulez beteriko baxu-lineak osagai dituen koktela ondu du. Bere diskoak abesti bolkanikoz beteriko oihan psikodelikoak dira, nahi ez duena ere dantzan jartzen dutenak. Zuzenekoetan zoragarriak dira dantza-festa itzelak eragiten dituztenez. Kid Congo and The Pink Monkey Birds taldeak disko berria du eta Europara dator aurkeztera. In the Red Records izan da argitaratzailea eta La Araña Es La Vida izena du. Gainera, laukote titularrak grabatu du: Kid Congo gogoangarria (Nick Cave and the Bad Seeds, The Cramps eta The Gun Club), Kiki Solis (Knife in The Water, Rhythm of Black Lines) Ron Miller (Switch Hitter, Up The Academy) eta Mark Cisneros (Medications, Deathfix). Zuzenean inoiz ikusi dugun talderik harrigarrienetako bat.
Facebook-orria: Kid-Congo-and-The-Pink-Monkey-Birds

TRINI FOX
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.
Trini Fox 2015ean sortutako musika talde bat da. Suharri, Gilen eta Iñaki, Azpeitia-Azkoitiako hiru gaztek osatua. Partaideek 18-19 urte inguruan dituzte. Dagoenekoz musikari esperimentatuak dira lehehanago izan dituzten talde batzuengatik: Lockheed, Walkmans edo 2Shock. Musika estiloari dagokionez, ez dira genero batera mugatzen. Stoner-rock, punk-rock eta rock alternatiboaren arteko nahasketa bat egiten dutela esan daiteke. Askotan Kuraia, Dut edo Queens of the Stone Age bezalako taldeekin konparatzen dituzte. Nabarmentzekoa da hirukoteak transmititzen duen esperientzia musikala oholtza gainetik bi gitarra eta bateria batekin.
2016an lehenengo abestiak argitaratu zituzten; “Bila nabil” eta “Gero”,eta, aurten Irailak 14ean beraien “Letaginak” diska berria kaleratu dute, bederatzi abestiz osatuta.
Facebook-orria: Trini-Fox
Web-orria: trinifox.bandcamp.com

ANTOLATZAILEA:  Gaztemaniak – KATAPULTA