Menu

2016 Azaroak 25

IRUN / TUNK ARETOA

EKITALDIA > GAZTEMANIAK – KATAPULTA TOUR GIPUZKOA ZIRKUITOA. IRUN.
Kontzertua: JOHN PAUL KEITH + FRANK
Tokia:   Sala Tunk (Auzolan 20, Irún) Gipuzkoa
Ordua: 22:00
Sarreren prezioa: 7€
Sarreren salmenta: erosi

JOHN PAUL KEITH
Azkena Rock jaialdian 2015ean kritikarien eta jendearen aldetik erdietsitako arrakastaren ostean, udazkenean itzuliko da John Paul Keith hurrengo diskoa grabatu aurretiko bira egiteko. Bere buruari ezarritako Memphisko musika-erbestea amaiturik (2009an Spill and Thrills diskoaren bidez) eta 2011n kaleratu zuen hurrengo diskoaren ostean (The Man That Time Forgot), berriz ere itzuli da John Paul Keith Memphis Circa 3AM aurkezteko, abesti hunkigarri eta bikainenen bilduma, alegia. Memphis Circa 3AM Roland Janes gogoangarriak ekoitzitako diskoa da (Sun Records taldeko gitarra-jolea izan zen 1950eko hamarkadan, eta ekoizle eta ingeniaria Sam Philips Recording Service estudioan). Azken emaitza antzekotasun sakonak dituzten bi artistaren arteko duetoa da, non Keithek aurreko lanetan erakusten zuen bilakaera berresten duen. Memphis Circa 3AM diskoak Memphisko musika-kodeak ezagutarazten ditu, Keithen eta bere abestien eta Janesen eta bere ekoizpenaren arteko etengabeko oreka dagoelarik. Janesen laguntzari esker, hiriko historia eta tradizio musikal ospetsua erabiltzen jakin du Keithek zinez denboragabeak diren abestien bilduma sortzeko. Memphisko onenen panteoian bere tokia hartzen duen lana sortu du Keithek, baina eutsi egin dio aldi berean bere estilo paregabeari. Bira berri honetan talde berria aurkeztuko digu, non teklatuak ere gehitu dituen. Aintzat hartu beharreko bira ezinbestean.
Facebook-orria:  johnpaulkeith

GHOST NUMBER AND HIS TIPSY GYPSIES
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Kutxa Kultur Musikak aukeratutako artista.//
Ragtime-a, ezkontzetako alaitasuna eta Europa ekialdeko hiletak, country oiartzunak, jazz eta folk-musika gazteenak dute bere tokia seiko talde honen proposamenean, non iraganean aurkitzen duen bere inspirazioa. Bibolina, gitarra akustikoa, tronpeta, kontrabaxua, perkusioa, banjoa eta ahotsa dira estetikako proiektu baten eta, Amerika barrutik eta Europa hondogabetik salto egiten duen vintage-soinu honen tresnak. Taldea 2014ko erdialdean sortu zen 413 izeneko musikari eta ekoizlearekin, bere proiektuaren “old timer” estiloko aldeari forma emateko, eta Elena Arteagoitia (Bibolina), Jokin Zapa (Gitarra), Jon Ander Burgos (Tronpeta), Iñaki López (Kontrabaxua), Daniel Olano (Perkusioa) eta 413 (baxua eta ahotsa) musikariekin.
Bideoa: Ghost Number and His Tipsy Gypsies
Facebook-orria: ghostnumberandhistipsygypsies

ORGANIZA:  GaztemaniakKATAPULTA