Menu

2019 Apirilak 25

DONOSTIA / TABAKALERA


KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:

Artista: ALICIA MARTÍN LÓPEZ
Erakusketa: “Dark Matter”

Tokia: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera 4. solairua (Donostia)
Inaugurazio eguna: 2019ko Apirilak 25 // Ordua: 19:30etan
Erakusketaren iraupena: Apirilak 25tik, Ekainak 23ra

Alicia Martín López, artista bisuala, Filologia Ingelesean lizentziatua Salamancako Unibertsitatean, eta Diseinuan eta Komunikazioan (ohoreekin) Madrilgo Nebrija Unibertsitatean.2011n arte-ikasketak sakondu zituen MFA batekin New Yorkeko School of Visual Arts-en Fulbright bekari esker, eta pintura digital eta ohikoan espezializatu zen.
AEBetan hiru urteko egonaldia egin ondoren, zenbait sari eta beka jaso zituen: Creative Excelence Scholarship  edo SVA-ren Paula Rhodes Memorial Award. Bere obra zenbait hiritan izan da ikusgai, adibidez, New York, New Jersey, San Francisco, Madril eta Donostian.

Apirilak 25ean, “Dark Matter” izeneko bere erakusketa berria inauguratzen da. Bertan artistaren azkeneko obra piktorikoak ikusi ahal izango dira. Kutxa Kultur Plazan izango da, Tabakaleran, Donostian.

Erakusketa: “Dark Matter”

DARK MATTER pintura-proiektu bat da, eraldatze-ideiaren inguruan kontakizun bat sortzea proposatzen duena, forma organikoaren dinamismoa arakatuz zenbait teknikaren (collage, marrazki, pintura eta abarren) bidez. Konposizio hibridoak etengabeko aldaketan, anatomikoaren eta botanikoaren artean, aldaketa-gune bat planteatzen duena bertan errealitateak konektatzeko materialtasun ezberdinen bidez, elkartu eta oihartzun egiten dutelarik gauzen denbora-ordena berria formulatuz.

Unibertsoaren metafora eutsi gisa, formak aldagarri ageri dira, lekura eta momentura egokituak, galera-, istripu- eta aldaketa-prozesuetan eboluzionatuz, egitura ukigarrien eta irudizkoen, goxo eta arrotzen artean orbitatuz, itxuragabetu egiten direlarik esanahi berriak sortzeko.

Web: www.aliciamartinlopez.com
Istagram:  aliciamartinart
Facebook: aliciamartinart

Antolatzailea: KATAPULTA
Kolaboratzailea: KUTXA KULTUR