Menu

2016 Azaroak 24

ERRENTERIA / BAR CINE REYNA

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA ZIRKUITOA. ERRENTERIA.
Kontzertua: LOS BRACCO
Tokia: Bar Cine Reyna (Alameda Gamon, Errenteria)
Ordua: 22.30tan.
Sarrera dohainik.

LOS BRACCO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Kutxa Kultur MusikaK aukeratutako artista.//
“Los Bracco” melodi dantzagarri eta abesti gogoraerrazak eskaintzen dituen Rock talde Donostiarra da. Zuzeneko indartsua izan arren, beraien kontzertuak formatu akustiko edo elektrikora moldatzeko gai dira. Taldea, Pablo Fernández (ahotsa), Toni Medina (gitarra+ahotsa), Jorge López (Baxua+ahotsa), Dani Ayala (gitarra), Iñaki Amundarain (teklatua) eta Pablo Ruiz del Cerro-k (bateria) osatzen dute. 2013an hasi ziren Donostiako taberna eta antzoki desberdinetan jotzen, baino laister eraman da ezagutzera proiektua Gipuzkoatik kanpo, Musikagela edo Kutxa kultur bezalako plataformei esker. Beraien lehenengo EPa, “Bendita Esquizofrenia” izenekoa, inguruko Rock taldeen artean nabarmentzen  lagundu die. Hurrengo hilabeteetan, estudioko lan berria argitaratuko dute zortzi abesti berriekin.  Oraingoan ere, Yon Vidaur izan dutelarik produkzio lanetan.

Facebook-orria:  losbracco
Bideo-elkarrizketa:  losbracco

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA