Menu

2016 Ekainak 24

OÑATI / GAZTELEKUA

8. EKITALDIA > KATAPULTA TOUR. OÑATI
Kontzertua: NOTHING BOX + ALBERT CAVALIER
Tokia: Oñatiko-Gaztelekua (Foruen Enparantza 4, Oñati)
Ordua: 22.00tan.

NOTHING BOX
Katapultatour 20/000 zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Rock alternatiboa jotzen duen Donostiar hirukotea gara. Taldea Marcos Ubiriak (ahotsa eta gitarra), Koldo Bellosok (baxua) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dugu. Taldea 2014ko Martxoan hasi zen Burnout izenarekin. 2014 urtea kontzertuak eginez pasa eta gero demo txiki bat grabatu genuen Andoaingo ESCIVI zine eta bideo eskolan. Hurrengo urtean Teledonostin agerraldi bat izan genuen. 2016ko hasieran gure lehenengo EPa grabatu genuen Donostiako Muir Estudioan Yon Vidaurren zuzendaritzapean. Gure influentzia nabarmenenak Arctic Monkeys, Oasis, Berri txarrak eta Green day taldeetetatik datozkigu.
Facebook-orria: Nothing-Box

ALBERT CAVALIER
Katapultatour 20/000 zirkuitoko partehartzailea eta Kutxa Kulturrek aukeratutako artista.//
Albert Cavalierreko donostiarrak indartsu datoz Mendebaldeko Kostan eratutako soinuek gurean ere eragin dezaketela erakustera. Laukote gazteak bere burua nekaezin frogatzen du “garage” estiloko temak sortzerako garaian, zeintzuetan melodiak beti indartsu eta lotsagabe suertatzen diren. Black Lips, Ty Segall edo Together Pangea bezalako taldeen jarraitzaile, laukotea arrakastatsu da honelako erreferentziak eure musikan adierazterako orduan, ‘I Don’tFuckin’ Surf’ edo ‘La Casita’ bezalako izaera propioko kantuetan. Inolako dudarik gabe, Albert Cavalierren etorkizuneko mugimenduek gozagarri suertatuko zaizkigunaren itxura dute. Rock-eko abestirik klasikoenak bertsionatzen zituen lagun-talde moduan hasitakoa, gaur KutxaKultur bezalako festibaletara iritsi den proiektua bilakatu da taldea, baita DeadGhost, Hinds edo Ezra Furman bezalako taldeentzat gonbidatu.
Facebook-orria: AlbertCavalierOfficial

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA