Menu

2019 Azaroak 23

TOLOSA / EUSKAL PIZKUNDEA PARKEA

Artistak: Jaime De Los Ríos + Susana Zaldívar + Daniel Tirado
Erakusketa – Arte-Instalazioa: “SCINTILLANT”
Tokia: Euskal Pizkundea Parkea (Tolosa)
Inaugurazio eguna: 2019ko Azaroak 23 // Ordua: 17:00etan
Instalazioaren iraupena: Azaroak 23 – Abenduak 2
Ordutegia: sarrera irekia

Azaroaren 23an Tolosako Euskal Pizkundea Parkean inauguratuko da “SCINTILLANT” arte-instalazioa; Jaime De Los Ríos, Susana Zaldívar eta Daniel Tiradok sortutakoa, eta Kunsthal eta Arteklab-en kolaborazioarekin.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Tolosako Udalaren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

“SCINTILLANT” haizeak mugitutako 400 ispiluk osatzen duten Sistema aktibatua da. Eguzkia, zerua eta Tolosa herriko elementuak harrapatzen dituen ispilatze bat.

Jaime De Los Ríos, bide berrien artista eta komisarioa eta ARTEKLAB; Art & Science laborategiaren sortzailea, beti kontenplaziotik hasten da lanean, gero, ikusitakoa matematikaren bitartez jasotzeko. Eta honen ezagutza aplikatzen du mugimenduaren Arteari, musikari eta Naturaren arkitekturari.

Jaime Jaime De Los Ríos-en ikerketa artistikoa (gehienbat instalazio eta pintura algoritmikoen bitartez) zientzia sistemikoaren elkargunean zentratzen da, batez ere mekanismo, erritmo eta eredu naturaleei dagokionez.

ETSAM (Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Madrid)-eko Arkitektura Iragankorraren irakasle izanik, baita ere, erainkinetan interbentzio monumentalak egin ditu proiekzio sortzaileekin eta mugimendua duten pintureekin.

Azkeneko urte hauetan, media, zibernetika eta gizaki-makina harremanak duten inplikazioa gizartean ikertu ditu. Arkitektura iragankor eta interaktiborako software eta hardware-aren garapen eta inplementazioan oso aditua izanik, Jaime De Los Ríos-ek nazioarteko esparruan artea eta teknologia nahasten dituen proiektu ugari zuzendu ditu.

Arte gune garratzitsuetan erakusketak egin ditu, adibidez, “Victoria & Albert Museum”-ean, “Los Angeles Center for Digital Art”-en edo “MUSAC”-en, eta,  Atenas, Nueva York, Wroclaw, París, Tallín edo Bartzelona hirietan ere, besteak beste.

Bere artelanetako bat, “LVESM” izena duena, gaur egun Taiwán-eko Taipei-ko “Dong Gallery”-an dago ikusgai 95 metroko pantaila batean. 

Web-orria: www.arteklab.org
Facebook-orria: autopoetika.arteklab