Menu

2022 Ekainak 23

ZUMARRAGA / ZELAI ARIZTI

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
Artista: IONE LARRAÑAGA
Ilustrazio Erakusketa
Erakusketaren izenburua: “Eraldatu”
Herria: Zumarraga
Tokia:  ZELAI ARIZTI Kultur Etxea
Irekiera eguna: Ekainak 23, arratsaldeko 18:00etan artistarekin bisitaldi gidatua
Erakusketaen iraupena: 2022ko Ekainak 23tik Uztailak 20ra
Ordutegia: Ekaina Astelehenetik ostiralera:  09:30 – 13:30 / 15:00 – 20:00.
Uztaila astelehena, asteartea eta asteazkena: 09:30 – 13:30 / 17:00 – 20:00. Ostegunak eta ostiralak  09:30 – 13:30

Ekainak 23an Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean IONE LARRAÑAGA ilustratzailearen “ERALDATU” izena duen erakusketa berria irekitzen da.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Ariztiren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

IONE LARRAÑAGA (1993)
Antzuolan jaio nintzen, Euskal Herriko herri txiki batean.  Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Arte Ederretan graduatu nintzen eta, bertan ere, pinturan espezializatu. Geroago, Bristolen (UK) bizi nintzenean, marrazkia eta ilustrazioa interesatzen hasi zitzaizkidan, interes horiek Bartzelonara eraman ninduten, Elisava Unibertsitatean Ilustrazio eta Komiki masterra ikastera. Arlo desberdinetan lan egin ostean, gaur egun Ilustrazioa eta Muralismoan zentratu naiz, Freelance bezala dihardut nire jaioterritik.
Nire lan pertsonalean denbora, memoria eta aldaketaren inguruan lan egiten dut. Etengabeko aldaketa interesatzen zait, iragankorra eta ezegonkorra, denboraren kontzeptu erlatibo hori, zeinetan segundo bat eta ordu bat, etorkizuna, oraina, ukiezinak izan daitezkeen.

Naturan bizitzen eta ikusten ditugun uneak betirako geratzen dira gure memorian. Ahaztu gabe denbora hasiera eta amaiera baten menpe dagoela. Horregatik, nire lanetan etengabe ikus dezakezu flora eta fauna nola irudikatzen ditudan bizitza eta heriotzaren etengabeko ziklo horretan. Natura deskribatu berri dudan bizitza ikuspegi horretara gerturatzeko modu bat da niretzat. Naturaren bitartez, gainera, norberaren buruarekin ditugun barne borroka existentzialak, baita lurrarekin eta gainerako gizakiekin ditugun harremak irudikatzen saiatzen naiz.

Web: www.ionelarrago.com
Instagram: ione_larrago
Facebook: ionelarrago