Menu

2019 Otsailak 21

DONOSTIA / TABAKALERA


KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:

Artista: MAITE GURRUTXAGA
Erakusketa: “Txori bat leihoan”

Tokia: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera 4. solairua (Donostia)
Inaugurazio eguna: 2019ko Otsailak 21 // Ordua: 19:30etan
Erakusketaren iraupena: Otsailak 20tik, Apirilak 22era

MAITE GURRUTXAGA

Arte ederretan lizentziatu ondoren ilustrazio ikasketak burutu zituen Bartzelonako Escola de la Donan. 2008an hasi zen liburuak irudiztatzen, eta ordutik idazle ugariren  testuak ilustratzeko aukera izan du, baita kartelak, aldizkariak edota diskak ere.
2014ean Euskadi Literatura Saria jaso zuen literatura lanaren ilustrazioan Dejabu Panpin Laborategiaren “Gizona ez da txoria” gidoiean oinarritutako “Habiak” komikiagatik, eta 2015ean, Alaine Agirre eta bera Album Ilustratuen Lazarillo Sariaren irabazle izan ziren “Martin” izena daraman album ilustratuarekin.

Otsailak 21ean, “Txori bat leihoan” izeneko bere erakusketa berria inauguratzen da. Bertan artistaren azkeneko ilustrazioen bilduma zabala ikusi ahal izango da. Kutxa Kultur Plazan izango da, Tabakaleran, Donostian.

Erakusketa: “Txori bat leihoan”

“Bai lerro ederrak. Iradokitzaileak. Leihora aterako ditut orain, txoria etor dadin.
Urrutira sumatu dezaket, zeharka bere marrak antzeman, baina ez naiz osorik ikustera iristen oraindik
Agian zirriborro koadernoak lagunduko dit bere arreta erakartzen. Atera egingo dut hau ere leihora; bertan dago beste txori askorenoinatza.
Eta leihoak itxiko banitu? Dena ilunutzi?
Agertu da azkenean txoria, luma berri-berriz jantzia. Paper txuriz egingo diot habia, eroso egon dadin, eta urmargoz koloreztatuko dizkiot lumak. Badaukat txoriarentzat txokoa”.

Maite Gurrutxaga

Web-orria: maitegurrutxaga.com
Istagram: maitegurrutxaga
Facebook: maitegurrutxagaillustration

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA