Menu

Igelaren Banda

Jazz sustraiduna

Zarautzeko Bixente Martínez-ek taldea lideratzen du, Oskorri taldeko musikaria izandakoa urte eskotan. Taldea osatzen dute: Martínez (gitarrak), Hasier Oleaga (bateria) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua).

Hirukoteak euskal melodia tradizional eta modernoekin jolasten du, jazz instrumental formatoan. Taldekideak, beraien errepertoriorako bertsolariek egunero erabiltzen dituzten melodietan oinarritu dira, zeren esaten duten bezelaxe, «oso bizirik dauden melodiak dira». ”Erreguetan”, “Hobeto bizirik”, “Eskatu egiozu San Antoniori’” edo “Eguna pasa nekean eta” musika hauetan oinarriturik, besteak beste.

Xenpelarrek Iparragirreri abestutako bertso batetik dator diskaren izenburua: ni ez nauzu ibiltzen kantuz dirua biltzen komendiante moduan, debalde festa preparatzen det nik nahi dudan orduan.

Heineken Jazzaldia programak aukeratutako artista.