Menu

Swingpapers

Jazz taldea

Swingpapers 2013 urte hasieran Musikene (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia)-ko ikasleekin sortutako bosteko jazz taldea da. Hard bop estiloko jazz-musikako abesti klasikoak eta beraiek ukitutako  standards estiloko abestiak interpretatzen hasi ziren. Poliki-poliki beraien konposizioak sartzen joan ziren errepertorio zabala lorturik. Taldea osatzen dute: Víctor Vega (tronpeta), Laurent Robino (saxo altua), Mikel Núñez (pianoa), Daniel García (baxua), Unai Olabarri (bateria).

2013an Iñigo Olabarri-rekin La Hacería Jazz Club-en beraien lehen grabaketa egin ondoren, 2014 BBK Jazz Mostrako Sari Prestigiotsua lortzen dute. Epaimahaian Juan Claudio Cifuentes, Joaquín Chacón, Mariano Díaz, Guillermo McGill eta Gorka Reino zeuden.

Heineken Jazzaldia programak aukeratutako artista.