Menu

2018 Urriak 20

URNIETA / SAROBE

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018
URNIETA
Tokia:  Sarobe Arte Ezenikoen Gunea  (Máximo Yurramendi 2, Urnieta)

Ordua: 19.00. / Sarrera irekia.
Kontzertuak:

MADELEINE
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitorako aukeratutako artista, Kutxa Kultur Musika 2017  programak //
“Madeleine” Donostiko lau lagunek osatzen dugu; Gartxot Unsain Letona, Itzal Uranga Ugarte, Jon Iñaki Benito Urteaga eta Jagoba
Salvador Zaldua. Melodia maite dugu, emozionala den hori, eta nola ez, abesti puskak. Ezin esan zein urtetan hasi ginen, baina bai bolada luzea daramagula gure unibertso musikala eraiki nahian. Paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta efektuz beteriko atmosferak maite dirugu. Urte hauetan zehar gehienbat Euskal Herriko gaztetxe zirkuitoan aritu gara jotzen, eszenatoki handiagoekin (Atabal, Plateruena, Festi Lasai, Intxaurrondo K.E…) uztartuz. Toundra, Lisabö, Gojira edo Jardin de la Croix taldeekin batera aritu gara, besteak beste. Bi lan kaleratu ditugu orain arte, Madeleine (2009) eta Mugarri (2013), biak autoekoizpenaren bidetik eta Radix Records-en laguntzarekin.
Ia hiru urteko geldiune baten ondoren, Kutxa Kultur Musika bekaldia jaso ostean, urte betez egon gara “Su hura” (2018) gure lan berriaren abestiak prestatzen. Lan hau orain arte egin dugun gauzarik landuena da, zazpi abestiaz osatuta dago eta azken urte hauen biografia moduan sortu ditugu, iraganeko ukituak bidean aurkitutako energia berriekin jantziz. Zestoako Gaztain Estudioetako Eñaut Gaztañagarekin grabatu dugu eta pasa den Irailan kaleratu da.

Facebook-orria: madeleinedarrak
Web-orria: madeleinetaldea.bandcamp.com

GRANDE DAYS
[Katapulta Tour Gipuzkoak, Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuitorako aukeratutako artista].
[ Kutxa Kultur Musika 2017 programak, Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitorako aukeratutako artista .]
2013an sortua, zaila da “Grande Days” taldea sailkatzea. Bere musika indie rock doinuetera gerturatzen da post rock eta rock finena alde batera utzi gabe. Bost abestik osatutako lehendabiziko EPa Karlos Osinagarekin ‘Txap’ (Lisabö) grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan. Lan honetan Za! taldeko Pauren kolaborazioa izan zuten. AIE (artistas en ruta) programaren 2017ko zirkuituan aukeratuak izan ziren eta Zarata-Mondosonoro aldizkariak urteko demo onena bezala aukeratu zuen ‘Spark. 2017an Heineken-Jazzaldia, BBK Live Bereziak, Kutxa Kultur Festival, Basque Fest edo Emergència! Festival (Bartzelona) jaialdietan aritu ziren. Gaur egun Kutxa Kultur ekimenak Donostiako Tabakaleran duen erresidentzia programan parte hartzen ari dira eta bertan prestatuko dute 2018ko udazkenean argitaratuko duten lehendabiziko diskoa. Taldea, Ignacio Bilbao (gitarra eta ahotsa), Ion Grijalbo (gitarra eta ahotsa), Jose Mari Lluch (baxua eta ahotsa) eta Ander Vildósola (bateria)-k osatzen dute.

Facebook-orria: Grande-Days
Web-orria: grandedays.bandcamp.com

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA