Menu

2020 Azaroak 2

ZUMARRAGA / ZELAI ARIZTI

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
Artista: LEIRE SALABERRIA
Erakusketa: “Ateak”

Herria:   ZELAI ARIZTI Kultur Etxea  (Zumarraga)
Irekiera eguna: 2020ko Azaroak 2
Erakusketaren iraupena: 2020ko Azaroak 2tik 21era
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:  09:30 – 13:30 / 15:00 – 21:00
Larunbatetan: 09:30 – 13:30

Azaroak 2an Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean Leire Salaberria ilustratzailearen “ATEAK” izena duen erakusketa berria irekiko da.
Erakusketa honetan, artistak 2015tik gaur arte egindako ilustrazio-lanen aukeraketa bat aurkezten du. Bertan liburuentzako ilustrazioak, karteleentzako ilustrazioak eta proiektu pertsonalak biltzen ditu.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Ariztiren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Erakusketa ikusgai egongo da Azaroak 21 arte.

Leire Salaberria (1983) Andoain.
Donostian bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatua E.H.U-an, Ilustrazio eta Diseinu graduondoak egin zituen Bartzelonako Eina Centre Universitari de Disseny i Art-en. Bere lana Boloniako ilustratzaileen erakusketarako aukeratua izan da, Iberoamerica Ilustra katalogorako eta Bratislabako biurtekorako. 30 liburutik gora argitaratu ditu herrialde ezberdinetan: Txile, Espainia, Estatu Batuak, Italia, Mexiko eta Bretania Handian. Hauetariko asko beste hizkuntzetara itzuliak izan dira.

Honetaz gain, bere lanek sari ezberdinak jaso dituzte, Sharjahko liburu azokan ohorezko aipamena, Colibri saria, Fundación Cuatro Gatos saria, eta Etxepare saria. «Hiltzaileak» (Etxepare saria), «Euria ari duenean» (Etxepare saria) eta «La Familia Panda, Somos uno más» liburuen egilea da.

Instagram:  leiresalaberria