Menu

2018 Urriak 19

URNIETA / SAROBE

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018
URNIETA
Tokia: Sarobe Arte Ezenikoen gunea
            (Máximo Yurramendi 2, Urnieta)
Ordua: 
19.30 / Sarrera irekia.
Arte ezenikoetako emanaldiak, Mikroantzerkia:

ANODINO  “Amor breve” antzezlanarekin
+ NODE “Cronopia Xpress” antzezlanarekin
Hizkuntza: gazteleraz

ANODINO
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitorako aukeratutako artista//
Anodino Teatroa antzerki munduan besteen proiektuentzako urteetan lan egin eta gero, bide propioari ekin genion 2014. urtean.”Maita(k)ale Borroka”, izan zen gure lehenengo sorkuntza eta P6k antolatutako Antzerki Arina Jardunaldietan obra onenaren saria irabazi genuen, besteak beste. “Zerura Eroria”, 2016. urtean estreinatua, gure lehenengo antzezlan handia da. Komedia burugabea eta zorrotza, oso harrera ona izan zuelarik. Donostiako Poltsiko Antzerkia-ren lehenengo saria irabazita, “Erbeste, edo saihets baten aldarrikapenak” aurkeztu genuen. Matxismoaren sustraietan murgiltzen ginen Eva eta Adan-en istorioa kontatzeko, baina oraingo honetan Evaren ikuspegitik.

Anodino hitzaren esanahia bilatzen badugu zera esan nahi du: 1) Sustantzibakoa, garrantzirik gabea. 2) Mina kentzen edo arintzen duena. Guztiz ados gaude.

“Maita(k)ale Borroka” edo “Amor Breve”-ren sinopsia:
Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak… Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.

Aktoreak: Ane Pikaza eta Aitor Fernandino. Testua: Mikel Fernandino. Zuzendaritza: Getari Etxegarai Turrillas.

Facebook-orria: Anodino Teatroa
Web-orria: www.anodinoteatroa.com

NODE
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuitorako aukeratutako artista//
Ingurune kulturaletan lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen eta kudeatzen dituen diziplina anitzeko konpainia hibridoa gara. Sorkuntzan murgilduta, edukiak sortzen ditugu komunikazio kanal berrien bila gauden bitartean. Gure helburua sortzaile aktiboz osatutako sare baten alde lan egitea da (NODE Labora), bere ingurunearekin garatzen den sare irekia eta malgua. Gure buruan ditugun ideia guzti horiek sustatzen duen laborategia, hain zuzen ere. Gure berezko eduki artistikoa sortu, ekoiztu, komunikatu eta banatzen dugu (NODE Akziona!); dantza garaikide, antzerki eta ikus-entzunezko lan eszenikoak eta aldi berean euren sortze prozesuak sortzen dituzten eduki artistiko paraleloak; erakustaldiak, entsegu publikoak dokumentazioa, instalazioak, erakusketak, disziplina anitzeko arte ekimenak edo akzio iragankorrak. Sorkuntza da gure eremua eta partekatzea, gure helbura.

“Cronopia Xpress” antzezlana: “Cronopia” Delantial geltokitik ateratzen den trena irtetear dago. Lekurik aproposena, dudarik gabe, bide desberdinak daramaten pertsonaiek topo egin dezaten. Tren honen konpartimentu bat, hain zuzen ere, gure protagonisten elkargunea izango da. Hiru ezezagun, hiru istoria, hiru maleta eta tren bat. Iragana, ametsak eta sekretu ilun bat kaleratuko duen bidai bitxia. Zer gertatuko ote da? Surrealismoa eta komedia beltza bere bidezko neurrian eta zoroki nahasita, nola ez! Igotzeko prest?
Antzezleak: Iñaki Cid, Anuxka Etxeberria eta Ivan Aizpurua.
Autorea: NODE.

Facebook-orria: www.facebook.com/node.eus
Web-orria: node.eus

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA