Menu

2017 Azaroak 19

EIBAR / BIHARRIAN

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2017
EIBAR.
Emanaldia: AMAIA ARRIARAN ETA NEREA ARIZNABARRETA  “Berriz topatzean” antzezlanarekin
+ AMAGOIA LAUZIRIKA “Kitto, nik utziko dut” umorezko bakarrizketarekin
Arte Eszenikoak, Mikroantzerkia
Tokia:
 Biharrian (Ubitxa 16 – 18, Eibar)
Ordua: 12.00tan. / Sarrera dohainik.
Hizkuntza: 
euskara

AMAIA ARRIARAN eta NEREA ARIZNABARRETA
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzaileak//

“Berriz Topatzean” Antzezlana:
Antzezlanaren bideoa: https://vimeo.com/208662945

Eduardo Viladés-ek bigarren saria jaso zuen testu honekin EL SEKADERO-k bere inauguraziorako antolatu zuen testu lehiaketan. Bertan estreinatu genuen 2015eko irailean.Euskarazko estreinua Getxoko Antzerki Arinean egin genuen 2016ko urrian.
Sinopsia:
Bi lagun zahar hauek ustekabean berriz topatzen dira dentistatik irtetzean. Asko dute elkarri esateko eta are gehiago ezkutatzeko. Anparok 11 urte daramatza azpilanean mendekua hartzeko.
Testua: Eduardo Viladés.
Formakuntza Londreseko antzokietan eta Patricia Pardorekin jaso zuen. Baditu antzerki-lanak Espainia, Estatu Batuak eta Mexikon. Mikroantzerkiko eta formatu luze zein erdiko hainbat antzerki-lan idatzi ditu. Dramaturgo bezala nazional eta internazional mailako hainbat sari irabazi ditu.
http://eduardoviladesteatro.blogspot.com.es
Zuzendaritza: Imanol Espinazo.
Nafarroako Antzerki Eskolan, Madrilgo “Real Escuela de Arte Dramático” -n eta María del Mar Navarro eta Andrés Hernández-en Eskolan (Lecoq metodoa) jasotzen du formakuntza. 2001etik Cía La Nave-n egiten du lan eta Nafarroako Kamara Operaren ohiko kolaboratzailea da. Sorkuntza propioak ditu eta 2013an “Cíe Des Vents et Marèes” sortuko du Hendayan. Egun, Borobil Teatrorekin antzezten du.
Aktoreak:
Amaia Arriaran: 2008tik Oihulari Klownekin egiten du lan, magia eta umorezko antzezlana sortuko du Diego Calavia magoarekin batera, Zurrumurru Antzerki Taldearekin kolaboratzen du eta kontalari bezala berezko hainbat lan ditu. Arrasate Musikal Big Band-eko abeslaria ere bada.
Nerea Ariznabarreta: “London International Scool of Performing Arts” en (Lecoq metodoa), “Bont’s International Clown School” en eta Gasteizko Eszena-Arte Tailerrean egiten du formakuntza. 2008an Zurrumurru Antzerki Taldea sortuko du, Cía En La Lona-ren kolaboratzailea 2009tik. Internazionalki Cía Muyuyay eta Impronta Teatrorekin aritu da elkarlanean. Aktore bezala azken lanak: “El Hermano de Sancho” Laurentzi Producciones-ekin eta Enperadorearen jantzia Lekim Animaciones-ekin.

Facebook-orria, Amaia Arriaran:
www.facebook.com/amaia.arriaran
Facebook-orria, Nerea Ariznabarreta:
www.facebook.com/nerea.ariznabarreta

 

AMAGOIA LAUZIRIKA
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea//
“KITTO, nik utziko dut” Amagoia Lauzirikarentzat propio pentsatu eta idatzitako bakarrizketa da. 2013aren bukaeran sortzen hasten da bere 40. urtebetetzeko oparia izateko asmoz. Abiapuntua azken urtetan bizitzak eman dizkigun kolpetan dauka, hartzera bultzatzen gaituen erabaki latzetan, momentu bajuetan, zalantzetan, derrigorrezko erabakietan, emagalduena den ofizio honetan, Mamet-ek zioen bezala… ikuskizun xume bat egiteko asmotik sortzen da. Eta izan zuen lehenengo gauza izenburua izan zen: “Nik utziko dut”.

Zehaztu gabeko ideia hoiekin, eta beste zehatzagoren batekin, Amagoia, eta gure egoera, ezagutzen duten lagun batzuekin hitzegin eta zerbait idazteko eskatu nien, gerora lotuko genituen ikuskizuneko zatiak hain zuzen ere.

Eguna hurbiltzen doa eta Teresa Calo, Carlos Zabala eta Dorleta Urretabizkaiaren textoak biltzen ditut eta oparia bihurtzen dira. Guztiz osatu gabea zeren asmoa eszenaratzea baita. Baina bizitza, berriro ere, trabeskatu egiten zaigu eta apostua atzeratu egiten da, aukera berri bat sortzen den arte. Tabakaleraren eraikin dotore eta hutsean irekiko den “El Sekadero” mikroteatro gunea estreinatzeko aukera eta piszinara botatzea erabaki genuen. Erabaki hori hartu genuen momentutik aurrera sortzen eta forma hartzen hasten da gerora “KITTO, nik utziko dut” izan dena.

Espazio minimo horretan aurkeztu genuen, irailean bost astez, Teresaren zatia, eta aurrerago, azaro-abenduan, Dorletarena. Experientziak hori baliatu dugu ikuskizunari denbora hartzeko, estiloa, distantzia, bakarrizketak bere osotasunean izatea nahi genuen egia. Eta 2016ko otsailaren 12an estreinatu genuen Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 40. edizioan.

Web-orria: www.www.en2do.com
Facebook-orria: amagoia.lauzirika

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA