Menu

2017 Maiatzak 19

ERRENTERIA / LIMERICK

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2017
ERRENTERIA
Emanaldia: SERGIO ARRÓSPIDE + AMAGOIA LAUZIRIKA
“Nadie es croqueta en su tierra” + “Yo lo dejo”
Arte eszenikoak, Umorezko bakarrizketak.
Hizkuntza: gazteleraz.
Tokia: Limerick.bar (Juan de Olazabal  23, Errenteria)
Ordua: 20.00tan. / Sarrera dohainik.

SERGIO ARRÓSPIDE
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea//
“Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. Euskadiko irrati eta telebista publikoan lan egin du eta nazioarteko proiekzioa izan duten zenbait film labur idatzi ditu (NorteCascabel eta Lights, besteak beste). Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bat baliatuz, antzerki- eta clown-ikasketak egin zituen Bartzelonan; horrela, Grotowsky, Lecoq eta Meisner metodoak landu zituen, beste batzuen artean. Aktore gisara, estatuko zein nazioarteko (Italian eta Erresuma Batuan) antzerki-taldeetan jardun izan du, baita zenbait jaialditan parte hartu ere, hala nola Tarregako Nazioarteko Antzerki Jaialdian edo Almagroko Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdian. 2015ean zuzendari-lanetan aritu zen lehen aldiz, José Pascual Abellán antzerkigile sarituaren Dos familias antzezlanarekin, eta Tarragonako Sala Trono aretoko denboraldiari hasiera eman zioten lan horrekin. Aldi berean, stand up comedy egiten jardun izan du azken 12 urteetan, bakarrik zein beste artista entzutetsuekin batera antolatutako biretan (Enrique San Franciscorekin, besteak beste).”
Web-orria: www.sergioarrospide.com
Facebook-orria: sabaena

AMAGOIA LAUZIRIKA
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea//
“KITTO, nik utziko dut” Amagoia Lauzirikarentzat propio pentsatu eta idatzitako bakarrizketa da. 2013aren bukaeran sortzen hasten da bere 40. urtebetetzeko oparia izateko asmoz. Abiapuntua azken urtetan bizitzak eman dizkigun kolpetan dauka, hartzera bultzatzen gaituen erabaki latzetan, momentu bajuetan, zalantzetan, derrigorrezko erabakietan, emagalduena den ofizio honetan, Mamet-ek zioen bezala… ikuskizun xume bat egiteko asmotik sortzen da. Eta izan zuen lehenengo gauza izenburua izan zen: “Nik utziko dut”.

Zehaztu gabeko ideia hoiekin, eta beste zehatzagoren batekin, Amagoia, eta gure egoera, ezagutzen duten lagun batzuekin hitzegin eta zerbait idazteko eskatu nien, gerora lotuko genituen ikuskizuneko zatiak hain zuzen ere.

Eguna hurbiltzen doa eta Teresa Calo, Carlos Zabala eta Dorleta Urretabizkaiaren textoak biltzen ditut eta oparia bihurtzen dira. Guztiz osatu gabea zeren asmoa eszenaratzea baita. Baina bizitza, berriro ere, trabeskatu egiten zaigu eta apostua atzeratu egiten da, aukera berri bat sortzen den arte. Tabakaleraren eraikin dotore eta hutsean irekiko den “El Sekadero” mikroteatro gunea estreinatzeko aukera eta piszinara botatzea erabaki genuen. Erabaki hori hartu genuen momentutik aurrera sortzen eta forma hartzen hasten da gerora “KITTO, nik utziko dut” izan dena.

Espazio minimo horretan aurkeztu genuen, irailean bost astez, Teresaren zatia, eta aurrerago, azaro-abenduan, Dorletarena. Experientziak hori baliatu dugu ikuskizunari denbora hartzeko, estiloa, distantzia, bakarrizketak bere osotasunean izatea nahi genuen egia. Eta 2016ko otsailaren 12an estreinatu genuen Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 40. edizioan.

Web-orria: www.www.en2do.com
Facebook-orria: amagoia.lauzirika

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA