Menu

2017 Maiatzak 19

AZKOITIA / ELKARGUNEA

EKITALDIA > GAZTEMANIAK – KATAPULTA TOUR GIPUZKOA. AZKOITIA.
Kontzertua: IZARO + ANE LEUX
Tokia:  Azkoitia Elkargunea (Aita Madinabeitia plaza, Azkoitia) Gipuzkoa
Ordua: 22.00h.
Sarreren prezioa: 7 €
Sarrerak erosteko: erosi

IZARO
Diote, behin, Vienan country talde baten kontzertu bat ikusten zebilela, Mallabiako kantautore gazteari ahotsak dardara egin ziola taldearengana hurbildu eta kantu bat jotzeko baimena eskatu zuenean. Soinu ekipoa piztu zuten berriro eta “Paradise” kanta izan zen entzuleek jaso zutena. “Ahots gozoa” zuela esan
zioten, paradisura eramaten zaituen horietakoa. Ordutik, kanta zirraragarri eta hunkigarriz betetako ibilbidea darama… “Om” izeneko bere lehen diskoak lau urtaroetan antolatutako egoera emozionaletatik saltoka eramango gaituzten 13 kantu eskaintzen dizkigu. Gozotasuna, sentikortasuna, karga poetiko gaindiezina eta prentsa zein publikoa hunkitu duen bokalizatzeko era da transmitu diguna. Euskal musikan errelebo generazionala heldu denaren sentsazioa daukagu. IZARO Taldea osatzen dute: Izaro Andrés (ahotsa), Iker Lauroba (gitarra eta pianoa), Ane Bastida (baxua eta kontrabaxua) eta Oriol Flores ( bateria)
Web-orria:  www.izaromusika.com
Facebook-orria: IZARO
Bideoa: www.youtube.com/watch?v=sVkJTT3a61I

ANE LEUX
2017 Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Kutxa Kultur Musikak aukeratutako artista.//
Ane Leux azkeneko 9 urteak Colombian bizitu dituen Donostiako kantautore bat da. Bogotá-ko abesbatza eta taberneetan abesten hasi zen. Bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta beste colombiar musikariekin ekoiztu zituen, “Sense” bere lehenengo album estreinaldia eginik. ikuitu beltzak, downtempo giroak eta zati latinoren bat zituen proposamena zen hau. Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoen proiektuan parte-hartzeko itzuli da Donostira, gaur egun, John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika-taldeetako partaideekin osatzen du bere musika taldea.
Web-orria: www.aneleux.bandcamp.com
Facebook-orria: aneleux
Bideoa: www.youtube.com/watch?v=x5H1Hsfe5qU

ANTOLATZAILEA:  Gaztemaniak – KATAPULTA