Menu

2017 Azaroak 18

IRUN / TUNK ARETOA

EKITALDIA > GAZTEMANIAK – KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2017.
IRUN.
Kontzertua: EILEN JEWELL + AINARA LEGARDON + CHARLIE & THE COLOURS
Tokia:   Sala Tunk (Auzolan 20, Irún) Gipuzkoa
Ordua: 21:00
Sarrera prezioa: 7€
Sarreren salmenta: erosi

CHARLIE & THE COLOURS
2017 Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Kutxa Kultur Musikak aukeratutako artista.//
Charlie & The Colours Donostian jaio eta bertan bizi den musika-taldea da. Taldekide dira, taldeko buru den Charlie Atkey Britaniarra eta Euskal Herriko eta Cataluniako hiru musikari: Iñigo Asensio (akordeoia eta teklatuak), Iker Lauroba (kontrabaxua eta gitarrak) eta Oriol Flores (bateria-jotzailea).
Beraien musika, folk eta pop-musika, eta, akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak.
“Bonsai Tree” (2015ean autoeditatua) lehenego diskarekin urte eta erdiz estatuko areto ezberdinetan kontzertuak emanez ibili dira heldutasun aro batetara iritsirik, eta gaur egun, bigarren lanaren promozioarekin dabiltza. Bigarren lana honek “Mehaka” izena du Mehaka baserrian autoekoiztu dutelako.
Taldearen liderra den Charlie Atkey-ek esaten duenez “proiektu anglosaxoi, euskaldun eta Katalan hau egunero nola doan hazten eta heltzen ikusiaz gozatu egiten dut. Elkargune bat da eta bertatik bigarren diska jaio da, diska hau “bizitza osoko ipuin bilduma bat da, lehenengo pauso, nahi, oroimen eta etorkizuneko konpromisoetara itzultzen duena”. Konpromisu hauek baliteke helduagoak izatea baina baita ere zalantzadunak. Horrelako sinplea eta jatorra izateko asmoa dauka talde donostiarraren bigarren lana honek.
Web-orria: charlieandthecolours.bandcamp.com
Facebook-orria:  charlieandthecolours 

EILEN JEWELL
Kritikak txalotu dituen jatorrizko abestiz osaturiko bost disko kaleratu ondoren, «akorde minorren erregina» oraingoan bluesera igaro da. Eilen Jewell blues eta R&B estiloko bertsio zahar eta ausartekin iritsi zaigu, eta bere musikaren bereizgarri den country klasiko, folk eta rock and roll nahasketa indartsuari gehitu dizkio. Bessie Smithen 1920ko hamarkadako barrelhouse sendo haietatik hasi, eta Betty Jamesen 1960ko hamarkadako soinu elektrikoetaraino, bluesak beti eragin handia izan du Boisen (Idahon) jaiotakoen artean, eta Jewell horien tartean dago.  Down Hearted Blues diskoan (2017ko iraila, Signature Sounds Recordings), Eilenek eta bere taldekide leialek (Jerry Miller, Shawn Supra, Jason Beek) blues iluneko bertsio likitsak, tartean, Charles Sheffielden It’s your Voodoo Working, Willie Dixonen You Know My Love eta Albert Washingtonen One of These Days. Gainera, taldeak soinua bere soilean laga du, bateria eta instrumentu elektrikoen ordez, garbitzeko oholak, mandolinak eta banjoak erabilita, eta Memphis Minnieren Nothing in Rambling, Bessie Smithen Down Hearted Blues eta Moonshine Kateren Poor Girl’s Story bertsionatu dituzte. Zintzotasuna, konfiantza eta errespetua daude Eilen Jewelen musikaren muinean, 2006an Boundary County diskoa argitaratu zuenetik. Ez dago haren estiloa erraz sailkatzerik. Batzuek, goi-country esan diote; beste batzuek, sustraietako rocka, country beltza, americana… Alabaina, sailkatzea baino are zailagoa da kantautore honen moldakortasunarekin, istorioekin eta musika-irudiekin zeharo liluratuta ez geratzea. Bere ahots ederrarekin, portxean haize leuna sentituz edota su baten ondoan norberarentzat bakarrik ari dela sentiarazten du. Jewellen estudioko diskoen artean, Butcher Holler nabarmendu daiteke, Loretta Lynnen omenezko lana, 2010ean argitaratua, non country gogor eta tradizionalari dion maitasuna adierazten duen. Sea of Tears (2009) diskoan, bestalde, Jerry Miller gitarra-jotzailearen distira sumatzen da, baita 1960ko hamarkadako surf instrumentalaren aztarnak ere. Queen of the Minor Key (2011) diskoan, besteak beste, Big Sandy eta Zoe Muth bikainak gonbidatu zituen parte hartzera. Jewellek berak idatzi zituen abesti guztiak. Hamar urtez, Eilen Jewell han eta hemen ibili da, Madrilen, Manhattanen eta Melbournen, besteak beste, eta bere surf-noir eta americana biziaren aztarna utzi du. Ikuspegi musikal sotila baina sendoa, oholtzan agertzen duen goxotasuna eta hitz iradokitzaile originalak direla medio, gero eta sendoagoa da munduan zehar dauzkan jarraitzaileen leialtasuna. Oso ona da kantu tristeak interpretatzen. Arreta pixka bat jarri, eta laster konturatuko zara haren jarraitzaile umil eta fidelek urtetik urtera zergatik miresten duten gero eta gehiago.
Facebook-orria: eilenjewellfanpage

AINARA LEGARDON
Ainara LeGardonek disko berria atera du –bere izena jarri dio izenburu modura–. Grabaketa-estudioan bertan osatu duen konposizio- eta produkzio-prozesuaren fruitu da lana. Hainbat hilabete eman ditu Xabier Erkizia musikari eta produktorearekin eskuz esku lanean. Elkarlan horren bitartez, Ainarak ikertu dituen musika-alderdiak ageri dira disko honetan, hau da, rock gogorrena, inprobisazioa eta soinu-esperimentazioa. Horiekin batera, ohiko bidelagunek hartu dute parte; Rubén Martínez (baxua), Héctor Bardisa (bateria) eta Hannot Mintegia (gitarra, koroak). Hitzak –aurrenekoz gaztelaniaz eginak–, artistak iruditeria ikertzen eta uztartzen egin duen bidearen isla dira. Kontzertu honetan, Ainara LeGardon laukote gisa taularatuko da, eta aurreneko aldia izango da artistak Irunen taldearekin batera joko duena.
Facebook-orria: ainaralegardon

ANTOLATZAILEAK:  GaztemaniakKATAPULTA