Menu

2016 Ekainak 16

ERRENTERIA / CINE REYNA TABERNA

5. EKITALDIA > KATAPULTA GIPUZKOA. ERRENTERIA
Kontzertua: IGELAREN BANDA + HALF QUARTET PLUS TWO
Tokia: Bar Cine Reyna (Gamon Alameda, Errenteria)
Ordua: 22.30tan.

IGELAREN BANDA
Katapultatour 20/000 zirkuitoko partehartzailea eta Jazzaldiak aukeratutako artista.//
Zarautzeko Bixente Martínez-ek taldea lideratzen du, Oskorri taldeko musikaria izandakoa urte eskotan. Taldea osatzen dute: Martínez (gitarrak), Hasier Oleaga (bateria) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua). Hirukoteak euskal melodia tradizional eta modernoekin jolasten du, jazz instrumental formatoan. Taldekideak, beraien errepertoriorako bertsolariek egunero erabiltzen dituzten melodietan oinarritu dira, zeren esaten duten bezelaxe, «oso bizirik dauden melodiak dira». ”Erreguetan”, “Hobeto bizirik”, “Eskatu egiozu San Antoniori’” edo “Eguna pasa nekean eta” musika hauetan oinarriturik, besteak beste. Xenpelarrek Iparragirreri abestutako bertso batetik dator diskaren izenburua: ni ez nauzu ibiltzen kantuz dirua biltzen komendiante moduan, debalde festa preparatzen det nik nahi dudan orduan.
Facebook: Igelaren-Banda

HALF QUARTET PLUS TWO
Katapultatour 20/000 zirkuitoko partehartzailea eta Jazzaldiak aukeratutako artista.//
“Half Quartet Plus” hard bop, cool jazz eta free jazz musiken eraginak dituen jazz laukote bat da. Taldekideak Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) ezagutu ziren eta harrezkero talde ezberdinetan parte-hartu dute, ikasteko eta esperientzia hartzeko balio izan zaiotelarik. Ezohizko formazio-taldeak, bi saxofoi altu, baxu elektrikoa eta bateria, soinu moderno eta gutxi entzunezkoa ematen dio taldeari. Orain dela gutxi, Jazzaldiko 55 ediziorako aukeratuak izan dira. Taldea osatezen dute Josu Salegi, saxo altua; Laurent Robino, saxo altua; Dani García, baxu elektrikoa; Unai Olabarri, bateria.
Sound Cloud: half-quartet-plus-two

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA