Menu

17 Diciembre 2021

AZPEITIA / DINAMOA

KATAPULTA ACTION >
DANTZA GARAIKIDE IKUSKIZUNAK
Dantza-piezak:
“DANTZA PRESENTZIA”- SIRAH BADIOLA
“BELDURRA” –  PUY BARRAL + JONE AMEZAGA
Herria: AZPEITIA
Tokia: DINAMOA Sormen Gunea (Barrio Soreasu s.n.)
Eguna: 2021ko Abenduak 17
Ordua: 19:00
Ikuskizun bakoitzaren iraupena: 20 minutos.
Sarrera doan gonbidapenarekin: beharrezkoa da gonbidapenak aurretik hartzea hurrengo estekan > gonbidapenak

“BELDURRA”:

 “Beldurra diogu nahi dugun guztiari, gure baitan dagoen guztiari eta aitortua eta adierazia izatearen aldeko aldarria egiten duen guztiari.”  David Testal.

Beldurra gizaki ororentzat komuna den emozio primarioa da, seguruenik antsietate gehien eragiten digun emozioa, gehien blokeatzen gaituena eta besteen aurrean suminkorrenak aurkezten gaituena. Horri gehitzen badiogu gaur egungo ziurgabetasuna eta estresa gaixotasunaren eta etorkizunaren aurre, beldurrak itsutu egiten gaitu. Egia da berari esker bizi garela, haurtzarotik babesten baikaitu, baina zer egiten dugu modu desmoldakorrean ikasitako beldurrarekin, mugatzen gaituen horrekin?

Pieza honek beldur horri buruz hitz egiten du, gaixotzen den, hiltzen ari dela sentitzen duen eta beldurrarekin hitz egiten duen emakume baten istorioa kontatzen du. Disziplina anitzeko proposamen artistiko baten bidez, ahotsa, gorputzadierazpena eta musika elkartuz, emozio horren iluntasuna eta argia kontatzen dituen mugimenduzko elkarrizketa sortzen da. Beldurra agertzen da eszenan, atea irekitzen zaio emozioari mezulari gisa etsai gisa baino gehiago.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago  Kulturaz – Azpeitiko Kultur Mahairen Kooperatiba -ren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.