Menu

2017 Irailak 15 – 16

LEZO / KARLOS SALDIZE PLAZA

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA –
KONTZERTUALDIAK SANTAKRUTZ 2017
LEZO
Tokia:  Karlos Saldise Plaza
Ordutegia:  23:00 – 02:00
Sarrera dohainik

[Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuitoak Festibalarekin kolaboratzen du, “Izeberg” eta “Trini Fox” taldeekin ].

Kontzertua IZEBERG:  Irailak 15 ostirala / 23:30etan
Kontzertua TRINI FOX:  Irailak 16 larunbata / 23:00tan

IZEBERG
2016ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko artista partehartzailea//
( Usurbilgo rock musika taldea)
Jatorri ezberdineko haize boladek elkartu gintuzten norabide berean. Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinez, Mendeku Itxua (Ixak Arruti, ahotsa eta kitarra), Hotzikara (Antton Aranburu, kitarra eta Beñat Urteaga, baxua) eta Odolaren Mintzoa (Jokin Irastorza, bateria) taldeetako izotz zatietatik osatu genuen izeberga eta 2013ko martxotik forma hartzen joan da. 2014ko maiatzean lehen lana “Azalera” kaleratu genuen eta ordutik Euskal Herri osoan gelditu gabe ibili gara kontzertuak ematen. 2016ean bigarren lana argitaratu dudu eta honekin doinu gaziak eta melodia gozoak nahasten diren uretan sakonduko gara poparean. Ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabal honetan.
Web-orriawww.izeberg.bandcamp.com
Facebook-orria: izebergRock 

TRINI FOX
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista//
(Azpeitia-Azkoitiako punk-rock musika taldea )
Trini Fox 2015ean sorturako musika talde bat da. Suharri, Gilen eta Iñaki, Azpeitia-Azkoitiako hiru gaztek osatua. Partaideek 18-19 urte inguruan dituzte. Dagoenekoz musikari esperimentatuak dira lehehanago izan dituzten talde batzuengatik: Lockheed, Walkmans edo 2Shock. Musika estiloari dagokionez, ez dira genero batera mugatzen. Stoner-rock, Punk-rock eta rock Alternatiboaren arteko nahasketa bat egiten dutela esan daiteke. Askotan Kuraia, Dut edo Queens of the Stone Age bezalako taldeekin konparatzen dituzte. Nabarmentzekoa da hirukoteak transmititzen duen esperientzia musikala oholtza gainetik bi gitarra eta bateria batekin.
Web-orria: www.trinifox.bandcamp.com
Facebook-orria: Trini-Fox

ANTOLATZAILEAK:
LEZOKO UDALA

KATAPULTA
LEZOKO GAZTE ASANBLADA