Menu

2016 Uztailak 15

URRETXU / MOTZ TABERNA

11. EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA. URRETXU
Kontzertua: NOTHING BOX + LOS BRACCO
Tokia: Motz Taberna (Nekolalde 3, Urretxu)
Ordua: 20:00tan

NOTHING BOX
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Rock alternatiboa jotzen duen Donostiar hirukotea gara. Taldea Marcos Ubiriak (ahotsa eta gitarra), Koldo Bellosok (baxua) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dugu. Taldea 2014ko Martxoan hasi zen Burnout izenarekin. 2014 urtea kontzertuak eginez pasa eta gero demo txiki bat grabatu genuen Andoaingo ESCIVI zine eta bideo eskolan. Hurrengo urtean Teledonostin agerraldi bat izan genuen. 2016ko hasieran gure lehenengo EPa grabatu genuen Donostiako Muir Estudioan Yon Vidaurren zuzendaritzapean. Gure influentzia nabarmenenak Arctic Monkeys, Oasis, Berri txarrak eta Green day taldeetetatik datozkigu.
Facebook-orria: Nothing-Box

LOS BRACCO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Kutxa Kulturrek aukeratutako artista.//
“Los Bracco” melodi dantzagarri eta abesti gogoraerrazak eskaintzen dituen Rock talde Donostiarra da. Zuzeneko indartsua izan arren, beraien kontzertuak formatu akustiko edo elektrikora moldatzeko gai dira. Taldea, Pablo Fernández (ahotsa), Toni Medina (gitarra+ahotsa), Jorge López (Baxua+ahotsa), Dani Ayala (gitarra), Iñaki Amundarain (teklatua) eta Pablo Ruiz del Cerro-k (bateria) osatzen dute.  2013an hasi ziren Donostiako taberna eta antzoki desberdinetan jotzen, baino laister eraman da ezagutzera proiektua Gipuzkoatik kanpo, Musikagela edo Kutxa kultur bezalako plataformei esker. Beraien lehenengo EPa, “Bendita Esquizofrenia” izenekoa, inguruko Rock taldeen artean nabarmentzen  lagundu die. Hurrengo hilabeteetan, estudioko lan berria argitaratuko dute zortzi abesti berriekin.  Oraingoan ere, Yon Vidaur izan dutelarik produkzio lanetan.
Facebook-orria: Los Bracco

ORGANIZA: KATAPULTA