Menu

2016 Uztailak 15

OÑATI / GAZTELEKUA

10. EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA. OÑATI
Emanaldia: CIA. NOGUSANO “A PAN Y AGUA + IZEBERG
CIA NOGUSANO (Arte eszenikoak) 19:00tan
IZEBERG (Kontzertua) 21:00tan
Tokia: Oñatiko-Gaztelekua (Foruen Enparantza 4, Oñati)

CIA. NOGUSANO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Jon eta Paolo, 2010eko Urrian ezagutu zuten elkar, Lugaritzeko antzerki ikastaro trinko batean. Lehen elkar-ikusi hau eta gero, urteetan ez ziren gehiago ikusi. Bakoitzak bere aldetik, clown ikastaro askotan parte-hartu zuten, Virginia Imaz, Pep Vila, Anton Valen, Caroline Dream, Carlo MÔ eta Mr Di entre-ekin, besteak beste. Bartzelonan Phillipe Gaulier-en ikastaro batean berriz egin zuten topo. Eta garagardo eta tontakeri artean, Abendu horretan, elkarrekin zer edo zer sortzea otu zitzaien Donostiako bueltarako. Honela jaio zen “A pan y Agua”. 2013tik hona pieza honetan dihardute jo ta su, eta honekin bi sari jaso dituzte: bata, “2013an Asvineneako poltsiko antzerkiko publikoaren saria ”, eta bestea, “2015ean Milango Klown jaialdiko epaimahaiaren saria”.
Facebook-orria: cia.nogusano

IZEBERG
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
Jatorri ezberdineko haize boladek elkartu gintuzten norabide berean. Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinez Mendeku Itxua (Ixak Arruti, ahotsa eta kitarra), Hotzikara (Antton Aranburu, kitarra eta Beñat Urteaga, baxua) eta Odolaren Mintzoa (Jokin Irastorza, bateria) taldeetako izotz zatietatik osatu genuen izeberga eta 2013ko martxotik forma hartzen joan da. 2014ko maiatzean lehen lana “Azalera” kaleratu genuen eta ordutik Euskal Herri osoan gelditu gabe ibili gara kontzertuak ematen. 2016ko maiatzerako bigarren lana prest edukiko dugu eta honekin doinu gaziak eta melodia gozoak nahasten diren uretan sakonduko gara poparean. Ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabal honetan.
Facebook-orria: izebergRock

ORGANIZA: KATAPULTA