Menu

2017 Irailak 15-16

DONOSTIA / HIPODROMOA

EKITALDIA > DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALA 2017
KATAPULTA TOUR GIPUZKOA
Tokia: Donostiako Hipodromoa
Irekitze ordua:  17:30 / Itxiera ordua: 06:00

SARREREN SALMENTA:
• ostiralak 15erako: sarrera erosi
• larunbatak 16rako: sarrera erosi
• 2 eguneko bonua: sarrera erosi

[Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuitoak Festibalarekin “Buffalo” eta “Beñat Igerabide” taldeekin kolaboratzen du].

Kontzertuak:
BUFFALO:  
ostiralak 15 / 23:00 / Kutxa Kultur Stage
BEÑAT IGERABIDE:  larunbatak 16 / 18:00 / Kutxa Kultur Stage

BUFFALO
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista//
“Buffalo”, Ander Ederra (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospek (bateria) osaturiko talde instrumentala da. Zarautzen 2008an sortua, hiru lan argitaratu dituzte, azkenengoa “Zinematik” (2015) izenekoa Zarauzko Modelo aretoan grabatutako zuzenekoa da. Hastapenetatik jorratu dute musika instrumental eta experimentala, hala ere ez da batere erraz klasifikatu dezakegun taldea. Beraiek argi dute ez direla etiketa zaleak, atmosfera musikal txiki eta delikatuen zale, kontzertu ugari eskeini dituzte, besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean. “Buffalo” beraien proiektu pertsonalena izateaz gain, hiru musikariek beste proiektu askotan parte hartu dute, esaterako; Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Makala Jazz Funk Band, Txuma Murugarren eta abar.
Web-orria: www.buffaloband.bandcamp.com
Facebook-orria: BUFFALOZARAUTZ

BEÑAT IGERABIDE
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.//
Hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren hasi zen Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) kantuak bakarka konposatzen. 2009an, Musicians Institute-n (Hollywood, California, AEB) soinu ikasketak burutu zituen eta handik bueltan, hainbat urte pasatu zituen bere bakarkako proiektua lantzen, mimo handiarekin abestiak sortzen, eta jaioterrian bere grabaketa estudioa eraikitzen, Sonola Studio. 2014an ikusi zuen argia ‘Orbainak’ izeneko bere lehen lanak. Ahots eder bat, letra onak, mezu unibertsalak eta emozionalak, pertsonaren barrua arakatzen duten kantuak, musikari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak. Pop-rock, country eta blues leuneko hamaika kantuk osatzen dute. Gaur egun, esperientzia handiko taldekide berriekin zuzeneko indartsua eskaintzen eta bigarren diskoa prestatzen ari da. Honakoak dira taldekideak: David Etura (bateria eta ahotsak), Matthieu Haramboure (baxua), Peio Gorrotxategi (teklatuak) Gorka Urra (gitarra, ahotsak) eta Beñat Igerabide (ahotsa eta gitarra)..
Web-orria: www.bigerabide.com
Facebook-orria:  bigerabide

ORGANIZA:
KUTXA KULTUR
GINMUSICA
LAST TOUR
KATAPULTA