Menu

2019 Azaroak 14

ZUMARRAGA / ZELAI ARISTI

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:

Artista: NAGORE LEGARRETA
Erakusketa: “Suzko irudiak”

Tokia:  ZELAI ARIZTI Kultur Etxea  (Zumarraga)
Inaugurazio eguna: 2019ko Azaroak 14 // Ordua: 19:00etan.
Erakusketaren iraupena: Azaroak 14 – Abenduak 2
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:  09:30 – 13:30 / 15:00 – 20:30

Larunbatetan: 09:30 – 13:30

 

Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilariak lan hau Indiara 2013 eta 2017 urteen artean burututako bidaietan garatu zuen.

Proiektuko argazkiak osatzeko, poxpolo kaxak eta kolore karreteak erabilita argazki kamarak eraiki ditu argazkilariak. Poxpolo kaxak definizio gabeko irudiak eskaintzen dizkio egileari, eta erronka hau jolas bihurtzen du, forma zehatz eta definituetatik harago deskribatu ahal izateko; argia, kolorea, eguzkia eta suaren erritmoarekin bat eginez.

“SUZKO IRUDIAK” proiektuarekin Indiako argia eta eguzkiaren intentsitatea jaso nahi izan du, indar bizian jarritako sopletearen sugarraren moduko dena, poxpolo kaja zeharkatzen duena, manipulatuko duen lente edo bitartekaririk gabe.

Azaroaren 14an Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean inauguratuko da “SUZKO IRUDIAK” erakusketa, 35×25 zm. neurriko 34 argazkik, 100×60 zm.-ko mural batek eta prozesua erakusten duen bideo batek osatua. 

Erakusketa hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Arizti-ren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. 

“SUZKO IRUDIAK”, sortu zenetik leku ezberdinetan erakutsi da: 2019ko Madrilgo ASPA Contenporary Galerian (Photoespaña 2019ko Off atalaren barruan), Tenerifeko Arona Kultur Zentroan 2018an, Gran Canaria Photo 2017 jaialdian (Mapfre Guanarteme Fundazioan), eta Tenerifeko La Lagunako Mapfre Aretoan.

Nagore Legarretak argazkiak egiteko teknika primitiboen oinarritutako lanak bideratzen ditu 2009garren urtetik. Teknika hauen plastizidadea eta adierazteko gaitasuna ikertzen ditu, argazkilaritzari buruzko ikastaro eta lantegiak garatzeaz gain. Proiektu ezberdinak sortu ditu: Hysteron, Ibaia ez da Toki bat, Edipotoa….hainbat erakusketetan ikusi ahal izan direnak. Horrez gain, disko eta liburu azalak sortu ditu, beste hainbat sortzaileekin kolaboratzeaz gain.

Web-orria: www.nagorelegarreta.com
Facebook-orria: nagore.legarreta