Menu

2016 Azaroak 12

DONOSTIA / TABAKALERA

KATAPULTA ACTION > ANTZEZLANA: “GREENSLEEVES”
ANTZERKI TALDEA: Theatrola
Egilea: 
Ainhoa Agirre
Tokia: Kutxa kultur Kluba, Tabakalera (Donostia)
Eguna : 2016ko Azaroak 12 // Ordua: 22:00h.
Sarrera irekia eserleku guztiak bete arte.

THEATROLA
Theatrola antzerki talde donostiarrak bere hirugarren ekoizpena “Greensleeves” taularatuko du Kutxa Kultur Klubean. Katuarraiak elkartearen baitan sortutako talde honek XVI.mendean girotutako drama historiko bat dakar, AEG ikastetxeko diseinatzaileen laguntzarekin jantzi eta apaindutako antzezlana. Jatorrizko gidoia izan arren Theatrolaren lan berri hau gertakari historikoetan oinarritzen da eta Donostian du abiapuntua 1587ko ekainean. Antzezlanak 80´inguruko iraupena du eta elebiduna da (euskara/gaztelera).

Web-orria: theatrola
Bideo: Greensleeves Teaser

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA