Menu

2017 Maiatzak 11

ERRENTERIA / DE CYNE REYNA TABERNA

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2017
ERRENTERIA
Kontzertua: BUFFALO
Tokia: De Cyne Reyna Taberna (Alameda Gamon, Errenteria)
Ordua: 
22.30tan. / Sarrera dohainik.

BUFFALO
2017 Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea //
“Buffalo”, Ander Ederra (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospek (bateria) osaturiko talde instrumentala da. Zarautzen 2008an sortua, hiru lan argitaratu dituzte, azkenengoa “Zinematik” (2015) izenekoa Zarauzko Modelo aretoan grabatutako zuzenekoa da. Hastapenetatik jorratu dute musika instrumental eta experimentala, hala ere ez da batere erraz klasifikatu dezakegun taldea. Beraiek argi dute ez direla etiketa zaleak, atmosfera musikal txiki eta delikatuen zale, kontzertu ugari eskeini dituzte, besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean. “Buffalo” beraien proiektu pertsonalena izateaz gain, hiru musikariek beste proiektu askotan parte hartu dute, esaterako; Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Makala Jazz Funk Band, Txuma Murugarren eta abar.

Web-orria: www.buffaloband.bandcamp.com
Facebook-orria: BUFFALOZARAUTZ

ANTOLATZAILEA:  KATAPULTA