Menu

2016ko Abenduak 11

AZPEITIA / SANAGUSTIN

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA ZIRKUITOA. AZPEITIA.
Kontzertua: IZARO + ERAUL
Tokia:
 Sanagustin kulturgunea 
(Plaza Nagusia, Azpeitia)
Ordua: 
19.00tan / Sarrera dohainik.

IZARO
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Gaztemaniak aukeratutako artista.//
1993ko Urtezaharrean jaio zen eta honek, bere izateko eraren ADNa markatu zuen. Izaro Andrés Zelaieta Urtezahar jarraitu bat da. Urteko azkeneko eguna bezala da, gauez alai eta egunez besarkadatsua, xanpainaren txispa dauka. Sansilvestre bat abestuaz, saltoka, mozorroturik, bere buruataz barrezka,… korrika egin dezake. Izaro Taldea osatzen dute: Izaro Andrés (ahotsa), Iker Lauroba (gitarra eta pianoa), Ane Bastida (baxua eta kontrabaxua) eta Oriol Flores ( bateria). Irailak 23an Bilboko Kafe Antzokian, beraien lehenengo diskoa “Om” izenekoa aurkeztu zuten eta gaur egun Euskal Herri mailan honen aurkezpen kontzertuak egiten ari dira.
Web-orria:  www.izaromusika.com
Facebook-orria: IZARO
Bideoa: 
www.youtube.com/watch?v=sVkJTT3a61I

ERAUL
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Kutxa Kultur Musikak aukeratutako artista.//
Pare bat urte inguru darama Asier Beramendik talde irudikatu batentzat abestiak irudikatzen. Salamanca eta Gotemburgoko estenatokietatik ibili da Donostiara itzuli eta Eraul proiektua errealitate bilakatu ahal izan duen arte. Hortarako, lehenik Julen Idígoras, bateria eta perkusioa, eta Borja Antonekin, gitarra elektrikoa eta bibolina (biak Skakeitaneko kideak) elkartu eta, hiruron artean, taldea osatzen amaitu dute: Maria Bustos, txeloa (Humar Quartet); Garazi Esnaola, pianoa (3gabe2, Margot); eta Julen Barandiarán, baxua (Burun Danga). Folk, pop eta blues musiketik elikatzen diren doinuek mugitzen dute Eraul, melankoliaren presentzia handiarekin.
Facebook-orria:  eraulband 
Web-orria:  eraul.bandcamp.com/releases

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA