Menu

2020 Abenduak 10

ZUMARRAGA / ZELAI ARIZTI

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2020
Arte Eszenikoetako emanaldiak – Antzerkia:
KOKRETA TEATRO-ren, “AHOY!” antzezlana
21:12 PRODUKZIOAK-en , “SALA DE ESPERA” antzezlana
Herria:
ZUMARRAGA
Tokia:
ZELAI ARIZTI kultur etxea
Eguna:2020ko Abenduak 10
Hora:
19.00etan. / Sarrera doan
Sarrera-gonbidapenak:
beharrezkoa da gonbidapenak aurretik erreserbatzea hurrengo telefonora deituaz  943 729 154 goizeko 9:30tik 13:30tara.
Eserlekuak:
21 pertsona
Emanaldi bakoitzaren iraupena:
20 minutu
Hizkuntza:“AHOY!” euskaraz
Hizkuntza: “SALA DE ESPERA” gazteleraz

KOKRETA TEATRO – “AHOY!” :
Kokreta Teatro konpainia Berlinen sortu zen 2017 urtean, ardatz bezela Antzerki Fisikoa, komedia eta musika/erritmoa edukiz. Orain arte egindako antzezlanak ingelesez eta gazteleraz izan dira. Produkzio gehienak taldeko kideek egindako sorkuntza kolektiboak dira nahiz eta beste aktore eta zuzendari batzuekin lan egin duten ere. Kideak Argentinatik eta Euskal Herritik datoz eta sortutako ikuskizunak Alemanian, Argentinan, Espainian eta Euskal Herrian aurkeztu dituzte orain arte. Azkenengo produkzioak “Miguel Angela”; “Volare”, Florencia Benderskyk idatzia eta zuzendua; “AHOY!” ; eta “SURCO” izan dira.

Sinopsia: Lurra eta itsasoa aurkituko ez zirela uste zuten, itsasertza existitzen ez zela, eta olatuek banatu besterik ez zutela egiten. Denbora askoz horrela izan zen, baina haizea norabidez aldatzen da eta olatuak ere bai, eta batzuetan lurra bakeak egiten bezala laztanten dute. Honela, distantzia zaharrak txikitu eta lurra eta itsasoa berriro elkartzen dira. AHOY! bigarren aukera bat izan zuen maitasun debekatu eta “berezi” baten istorioa da.

Antzezlanaren deskripzioa: Karratu txiki batean (1mx1m) gertatzen den antzezlan erritmiko eta dinamikoa. Espazio murriztuak aktoreei eszenako jolas berriak esploratzeko beste aukera batzuk ematen dizkie. Obraren kodea komikoa da, oinarri bezala kritika soziala edukiz. Irudi fisiko eta musikalekin jolasten da, honela ikusleak, denbora txiki batean, fikziozko mundu batean murgilduz.

Antzezleak: Irene Hernando Etxeberria eta Jon Ander Alonso Unanue
Zuzendaritza: Irene Hernando Etxeberria
Ekoizpena: Kokreta Teatro

Facebook: kokretateatro
Instagram: kokretateatro
Instagram Irene Hernando: hernandoirene
Instagram Jon Ander Alonso: alonso.jonander

21:12 PRODUKZIOAK – ” SALA DE ESPERA” :
Bi aktore gazteen arteko errespetu eta mirespenetik sortzen da “21:12 PRODUKZIOAK”. Elkarrekin sortu, ikasi eta lan egiteko desiraz. Naiara Arnedo eta Ion Sagarzazu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ezagutu ziren 2002 urtean. Eszena bat partekatu zuten orduan, eta ia konturatu gabe sortu zuten elkarren arteko lotura. 2018an euren mikroantzerkiko obra propioak sortzea erabakitzen dute eta Paco Sagarzazuren laguntzarekin Chejov-en testuetan oinarritutako “Lo Contrario al Aplauso” estreinatzen dute. Baita ere, sortu eta estreinatu dituzte: “Visita Guiada”, “Bonito Secreto” eta “Sala De Espera” antzerki lanak.
“Sala De Espera” 2019an estreinatu zuten Bilboko “Pabiloi 6-ko Antzerki Arina Jarndunaldietan”.


“Sala De Espera” antzezlana: 2021 urtea da. Itxarongela bat. Bi ezezagun. Honeraino dena nahiko normala izango litzateke mundua virus hilgarri batek suntsitu ez balu eta ez dago itxaropen haundirik.
Maria Luisa, urteak darama Bacilofobia batek sortu zion portaera-nahasmendu bat jasaten; mikrobioei beldur irrazionala, bere neurrira egindako mundu berri batean bizi da, non birus kontrako neurri guztiak gutxi diren. Gela horretan Francisco dago, bere txanda lasai itxaroten. Elkarrekin konturatuko dira, itxarongela batek bere onetik ateratzen duela.

Antzezleak: Naiara Arnedo y Ion Sagarzazu
Zuzendaritza: Pako Sagarzazu
Ekoizpena: 21:12 Produkzioak

Web-orria: www.veintiunodoce2112.com
Facebook: veintiunodoce.produkzioak.3
Instagram: veintiunodoceprodukzioak

Ekitaldi hau hurrengo eragileek antolatu dute:
Katapulta Tour Gipuzkoa +
Zumarragako Udala – Zelai Arizti kultur etxea