Menu

2022 Urriak 1

HERNANI / LIBURU AZOKA

KATAPULTA ACTION >
DANTZA GARAIKIDE ETA NARRAZIO IKUSKIZUNA
Dantza-pieza: “BELDURRA”
Antzezleak: PUY BARRAL + JONE AMEZAGA
Herria: HERNANI
Tokia: Liburu Azoka – Atsegindegi Plaza
Eguna: 2022ko Urriak 1
Ordua: 17:00
Ikuskizunaren iraupena: 25 minutu.
Hizkuntza: euskara
Sarrera doan

Bideoa >> PUY BARRAL :
Idazlea eta Narratzailea. “BELDURRA elkarrizketa mugimenduan” obraren egilea. 2020/21 (Dantzagunea)
Web-orria: www.puybarral.com
Istagram: puybarral

“BELDURRA” :
 “Beldurra diogu nahi dugun guztiari, gure baitan dagoen guztiari eta aitortua eta adierazia izatearen aldeko aldarria egiten duen guztiari.”  David Testal.

Beldurra gizaki ororentzat komuna den emozio primarioa da, seguruenik antsietate gehien eragiten digun emozioa, gehien blokeatzen gaituena eta besteen aurrean suminkorrenak aurkezten gaituena. Horri gehitzen badiogu gaur egungo ziurgabetasuna eta estresa gaixotasunaren eta etorkizunaren aurre, beldurrak itsutu egiten gaitu. Egia da berari esker bizi garela, haurtzarotik babesten baikaitu, baina zer egiten dugu modu desmoldakorrean ikasitako beldurrarekin, mugatzen gaituen horrekin?

Pieza honek beldur horri buruz hitz egiten du, gaixotzen den, hiltzen ari dela sentitzen duen eta beldurrarekin hitz egiten duen emakume baten istorioa kontatzen du. Disziplina anitzeko proposamen artistiko baten bidez, ahotsa, gorputzadierazpena eta musika elkartuz, emozio horren iluntasuna eta argia kontatzen dituen mugimenduzko elkarrizketa sortzen da. Beldurra agertzen da eszenan, atea irekitzen zaio emozioari mezulari gisa etsai gisa baino gehiago.

JONE AMEZAGA
Istagram: joneamezagadelfrago
Facebook:  jone.amezagadelfrago

Ekitaldi hau Plataforma Katapultak sustatuta dago Dobera Euskal Elkartea -ren kolaborazioarekin.