Menu

2016 Azaroak 1

IRUN / TUNK ARETOA

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA ZIRKUITOA. IRUN.
Kontzertua: SWINGPAPERS QUINTET + THE SOUL MESSENGERS
Tokia:   Sala Tunk (Auzolan 20, Irún) Gipuzkoa
Ordua: 19:30
Sarrera dohainik.

SWINGPAPERS QUINTET
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Heineken Jazzaldiak aukeratutako artista.//
Swingpapers 2013 urte hasieran Musikene (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia)-ko ikasleekin sortutako bosteko jazz taldea da. Hard bop estiloko jazz-musikako abesti klasikoak eta beraiek ukitutako  standards estiloko abestiak interpretatzen hasi ziren. Poliki-poliki beraien konposizioak sartzen joan ziren errepertorio zabala lorturik. Taldea osatzen dute: Víctor Vega (tronpeta), Laurent Robino (saxo altua), Mikel Núñez (pianoa), Daniel García (baxua), Unai Olabarri (bateria). 2013an Iñigo Olabarri-rekin La Hacería Jazz Club-en beraien lehen grabaketa egin ondoren, 2014 BBK Jazz Mostrako Sari Prestigiotsua lortzen dute. Epaimahaian Juan Claudio Cifuentes, Joaquín Chacón, Mariano Díaz, Guillermo McGill eta Gorka Reino zeuden.
Web-orria: swingpapers.blogspot

THE SOUL MESSENGERS
Katapultatour Gipuzkoa zirkuitoko partehartzailea eta Heineken Jazzaldiak aukeratutako artista.//
The Soul Messengers Donostian 2012 urte bukaeran jaio zen. Taldearen helburua garbia zen: bertsio proiektu bat sortzea musika beltza hoberenakin jendeak gozatu zezan, 70 hamarkadatik hasi eta gauregungo soinuetaraino. Bederatzi kideek osatzen dute taldea: tronpeta bat, saxo bat, bi ahots, bateria bat, baxu bat, gitarra bat eta piano edo teklatu bat. Taldeak 2013 erdialdean atera zuen lehen estudioko maketa. Hasieratik, The Soul Messengers taldeak haizezko atal potente bat eduki du, baita ere erritmo oinarri sendo bat, eta, Carla Sevilla eta Kassandra Charalampi-ren ahots zoragarriak.
Facebook-orria: TheSoulMessengers

ANTOLATZAILEA: KATAPULTA