Menu

2017ko Uztailak 1

DONOSTIA / ANOETA

EKITALDIA > KATAPULTA TOUR GIPUZKOA – SUMMER FEST
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Tokia: Anoetako kiroldegia (Anoeta Pasealekua 1, Donostia)
Ordutegia:  12:00 – 05:30
Sarreren erosketak:
http://summerfestsansebastian.com/index.php/tickets

Kontzertua: BEÑAT IGERABIDE Ordua: 15:00tan
Kontzertua: AMOR DE TOKYO Ordua: 18:00tan
http://summerfestsansebastian.com/index.php/info/lineup

BEÑAT IGERABIDE
2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista.//
Hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren hasi zen Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) kantuak bakarka konposatzen. 2009an, Musicians Institute-n (Hollywood, California, AEB) soinu ikasketak burutu zituen eta handik bueltan, hainbat urte pasatu zituen bere bakarkako proiektua lantzen, mimo handiarekin abestiak sortzen, eta jaioterrian bere grabaketa estudioa eraikitzen, Sonola Studio. 2014an ikusi zuen argia ‘Orbainak’ izeneko bere lehen lanak. Ahots eder bat, letra onak, mezu unibertsalak eta emozionalak, pertsonaren barrua arakatzen duten kantuak, musikari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak. Pop-rock, country eta blues leuneko hamaika kantuk osatzen dute. Gaur egun, esperientzia handiko taldekide berriekin zuzeneko indartsua eskaintzen eta bigarren diskoa prestatzen ari da. Honakoak dira taldekideak: David Etura (bateria eta ahotsak), Matthieu Haramboure (baxua), Peio Gorrotxategi (teklatuak) Gorka Urra (gitarra, ahotsak) eta Beñat Igerabide (ahotsa eta gitarra).

Web-orria: www.bigerabide.com
Facebook-orria: bigerabide 

AMOR DE TOKYO
Kutxa Kultur Musika Programak 2017ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitorako aukeratutako artista//
Une honetan, hauek osatzen dugu taldea: Ane Bastida, Rubén Sánchez eta ni, Roberto Urzaiz. Ane azkoitiarra da eta Rubén Salamancakoa, baina biak Donostian bizi dira. Ni Iruñean bizi naiz, baina egonaldi luzeak egiten ditut Donostian. Iaz Dabadaba aretoak Gure Bazterrak lehiaketan ematen zuen saria irabazi genuen, eta 2016ko urtarrilean publikoaren saria irabazi dugu San Adriánen (Nafarroa) egiten den Villa de San Adrián lehiaketan. Hainbat talderen hasierako gonbidatu gisa aritu izan gara (esaterako, Nudozurdo eta Lori Meyers), eta talde ospetsuekin batera jo izan dugu hainbat jaialditan; besteak beste, Vetusta Morlaarekin edo Triángulo de Amor Bizarrorekin. Bi disko eta bi EP ditugu. Hauek dira diskoen izenburuak: Escorpiones (2013) eta Trabajos de Coral (2014). 2015. urtearen erdialdean bi EP atera genituen (Lujo Asiático 1 eta 2), guk geuk aurreko diskoetako abestiekin eginiko nahasketak dituztenak.
Web-orria: www.amordetokyo.com
Facebook-orria: AmordeTokyo.Music

ANTOLATZAILEA: SUMMER FEST  –  KATAPULTA